ISCIII Espainiako osasungintzako erakunde publiko bat da (Instituto de Salud Carlos III) estatistika zehatz batekin Covid-19 Pandemiaren eragina erretratatzen ari dena: Espainiako Estatuan zenbat pertsona ari diren hiltzen, egunero, erkidego autonomoen arabera, urteroko ertainarekin alderatuta, MoMo esaten dioten indizie. Datuak aspalditik ari ziren argitaratzen; baina joan den astean formatu erabilgarri batera egin zuten jauzia (CSV formatura), eta orain grafiko interaktibo egunero berriztuak atera dituzte. Estatistika batzuk beldurtzekoak dira: pandemiaren eragina nabarmena da Hego Euskal Herrian, baina beldurtzekoa Madrilen eta haren ondoko erkidegoetan, bi Gazteletan. Aldiz, Espainiako beste eskualde batzuetan ez da hain larria.
Ilustraziorako igo dugun irudi horretan ikusten ditugu lau erkidegotako datuak. Grafikoek zera erakusten dute:
Grafikoak atera ditugu autonomia erkidegotetako irudi multzotik, eta lau erkidegorekin egin dugu alderaketa. Datuei begiratuta, Murtzian ez dago hilkortasun tasan gorabehera handirik, Hego Euskal Herrian eta Madrilgo erkidegoan bai ordea. Hala ere, eskalari ere begiratu behar zaio, eta bloke argi zabaletik tontorrak zenbat igotzen diren da esanguratsuena: Madrilen tontorra hain da handia non aldakortasun mailatik oso kanpora geratzen den, ez horrenbeste EAEn eta Nafarroan.
Konparatu goiko irudia beste lau erkidegoetakoekin: Gaztela Leon, Gaztela Mantxa, Valentzia eta Katalunia.
Kataluniako tontorrak eta grafikoak badu antzik Hego Euskal Herrikoekin: larria da egoera, eta eguneko hildakoen kopurua ere altua, baina Madril inguratzen duten Gaztelako bi erkidegoetan tontorraren puntak asko txikitzen du aldakortasun maila, eta horrek askoz egoera latzagoa adierazten du.
Kontuan izan datu hauek ez dutela heriotzaren kausa adierazten. Baina hilkortasun datu handiak pandemiarekin lotuta daudela argi dago. Izan daitezke
Aztertu zuk zeuk datuak: MoMo, ISCII
Erantzun
Sartu