Astean albiste zurrunbiloa izan da: Eusko Jaurlatitzak baserritarren produktuen azokak debekatu behar zituela... herri batzuetan, guztiarekin, egin egingo zituztela. Azkenean erabakian atzera egin du Jauraritzak, eta azoka hauek baimenduta geratu dira. Koronabirusari buruzko eguneroko agerraldian egin du iragarpena gaur Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak.
Hain zuzen ere, nekazaritzarekin lotutako hainbat elkartek sinadura bilketa hasi zuen larritasunez asteon, merkatu eta azokak irekita izatearen alde.
Pandemiaren garai hauetan, nekazari txikien egoeraz kezka handia dago. Ekimenak egon dira martxoaren erdialdetik neurriak eskatuz. Apirilaren 8tik #SosNekazariak kanpaina ere abian dago, eta Espainiako agintariei zuzendutako gutun batean zentratzen da. Hor nabarmentzen da, besteak beste, azoka hauek zelako garrantzia duten:
"Ekoizpen txiki eta agroekologikoetako elikagaien komertzializazioaren adierazpen aberats, dinamiko eta seguruetako bat hurbileko merkatu ez-sedentarioak dira. Horietan, denboran maiz egiten diren hitzorduen bidez, nekazariek, abeltzainek eta artisau-ekoizpen eta -eraldaketa txikiek zuzenean, bitartekorik eta ia desplazamendurik gabe, elikagai freskoak, osasungarriak eta ingurumena, klima eta pertsonak errespetatzen dituztenak merkaturatzen dituzte".
Pandemia garai hauetan, abantaila hauek dituzte merkatu hauek:
Honako irudi honetan baserritarren erreibindikazio horietarik asko:
Erantzun
Sartu