Aurkitu du Mateo anaia. Ahizpa non dagoen ere badaki. Eta badaki, baita ere, ama saiatu zela bera zaintzen, droga adikzioak eraginda, ezin izan zuen arren. Harrera familia batean utzi zuen, azkenean, Dari Tatiana txikia. Garazi izena jarri zioten Zarautzen adopzioan hartu zuten guraso euskaldunek.
“Zubipean jaio nintzen, ahizpa kartzelan dut, amak drogekin arazoak ditu...” Horiek eta beste hainbat gauza bortitz aipatu ditu Tatak, baina natural eta xalo. Nolako oparia egin digun bizitzak... ❤️, Garazitxo... amp.eitb.eus/eu/irratia/eus… pic.twitter.com/BMGHBpvJEH
@XabierEuzkitze Bikaiña!!!! Biba zuek!!!
@XabierEuzkitze Ederra eta hunkigarria. Eskerrik asko, Garazi.
@XabierEuzkitze ederra izan da Xabier. Zorionak dagokizuenarengatik, asko izango dala, ziur.
@XabierEuzkitze Ederra izan da!!! Hori da hori bere sentimendi eta bizipenak guztioi helarazteko modua! Nolako zura, halako ezpala! Bejondeizuela FAMILIA! Gu hementxe, zeharo hunkituta!
@XabierEuzkitze Benetan hunkigarria! Opari ederra zuena! Zorionak familia!
@XabierEuzkitze @euskadi_irratia - n entzun dut elkarrizketa. Ze indarra! Hunkigarria...
@XabierEuzkitze Zuen isla da! Benetan miresten zaituztet Xabier!
@XabierEuzkitze Zuen islada da! Benetan miresten zaituztet Xabier!
@alazneapalantza Ez halakorik esan, Alaz. Erabat lotsatzen nau, hain urrun gaude horretatik! Halere, familia-eredu baten aldeko apustua egin genuen eta sekulako zortea izan dugu seme-alabekin. Neu ere harrituta utzi nau Garazik. Besarkada bat!!!
@XabierEuzkitze Asko Maite zaitugu Garazi pic.twitter.com/a6AXOF7GU6
@XabierEuzkitze Geure arrain soparen txirlentzat ere eredu zerate, bai Garazi eta nola ez, sortu duzuen familia. Benetan ederra. Biziaraziz bizi. Laster arte adixkideok!
@XabierEuzkitze Ea gureek horrela hitz egiten duten gutaz ????
Erantzun
Sartu