Joxe Rojas teknofilo euskaltzaleak artikulu sorta interesgarria osatu du aste honetan Teknopata bere blogean. Denborapasa teknologiko produktibo euskaltzaleak proposatu ditu zazpi egunez, "itxialdia arintzeko". Bildumatxo praktikoa egin dugu guk.
- Zuzentzaileak. Xuxen ordenagailurako, baina baita teklatu prediktibo egokiak mugikorretarako.
- Firefox instalatu. Nabigatzaileen artean euskarazko nabigazioa ziurtatzeko onena (interfazea osoki euskaratua egoteaz aparte, jakina). Eta software librea da.
- Android mugikorra euskaratu. Eskuzko konfigurazio batzuk gomendatzeaz gain, LehenHitza.eus webguneak eskaintzen dizun sistema automarizatua ere gomendatzen du Rojasek.
- Ordenagailuko sistema eragilea euskaratu. Windows eta Linux-erako aukera xehetuak, baina MacOS sisteman dagoen ezintasunaren aurrean, gutxienez ezarpenetan euskara hizkuntza lehenetsi hisa ezartzeko modua.
- Kolaboratu Common Voice proiektuarekin. Ahots errekonozimendua euskaraz (eta hainbat hizkuntzatan) egiteko proiektu librea da Common Voice. Hemen Sustatuk atera zuen tutoriala, nola elikatu Common Voice.
- Libre Office jarri eta erabili. Ez baitago inolako beharrik Microsoft Office paketea erabili behar izateko, bere osagai guztiak dauzkate parekideak euskaraz eta libre: Powerpoint? ez, LibreOffice Impress bestea bezalakoa da. Eta LibreOffice Writer, noski, edozer idazteko behar den guztiarekin (baita Xuxen zuzentzailea bertan integratzeko moduarekin).
- Ausartu Linux euskaraz instalatzen. Erronka zailena, beharbada, baina Rojasek hiru distribuziorekin saia gaitezkeela esaten digu:
Eskerrik asko, Joxe Rojas. Bilduma ederra egin duzu.
Erantzun
Sartu