Telelanean diharduten guztientzako bideo-deiak funtsezko erreminta bilakatu dira. Eta ez bakarrik lanerako, baita familia eta lagunekin hitz egiteko ere konfinamenduko garai hauetan. Bideo-deiak egiteko zenbait modu aztertu eta horien arteko konparaketa proposatu du Goienak erreportaia honetan.
Hemen artikulu osoa, baina puntu batzuk laburtu/nabarmenduko ditugu hemen, geure ñabardura propioak gehituz.
- Zoom. Programa erabiltzeko ez da derrigorrezkoa erabiltzaile bat erregistratuta izatea, baina bai bilera sortzeko. Segun ze azpiegiturarekin zabiltzan, software bat instaltzeko eska diezazuke. Ez da software librekoa eta segurtasun/pribatutasun kontuak ote dituen salatu dute. Doako bertsioan 40 minutura eten egiten da deia.
- Jitsi Meet, software librea, oso ondo dabil. Ez da behar konturik edo instalaziorik batean parte hartzeko, eta norberak antolatzeko ere, Jitsi eskaintzen duen zerbitzari libreren batean sor dezakezu gela bat. Adibidez, Jitsi.eus Euskal Herrian sortutakoan,
- Whatsapp eta Instagram-eko bideo deiak antzekoak dira, lau lagun arte osatzen dira eta telefonotik telefonora txat bisual bat izateko aukera erraz bat dira (ez ordenagailurako). Facebook erraldoiaren tresnak dira biak,
- Googlerenak Hangouts eta Meet dira. Meet lanerako dago pentsatuta, eta beraz, enpresa edo hezkuntza kontu bat –Google Suite– ez duenak ezingo du Meet bidez bideo-dei bat egin. Hangouts lagun gutxiren artean ondo dabil, bai mugikorrean (gutxi gorabehera Wahtsapp bezalatsu) eta bai PC bidez.
- Skype bideo-deiak egiteko aukera eskaintzen duen programa ezagunenetarikoa izan da urte askoan, eta kalitate ona eskaintzen badu ere, azken urteetan lekua galtzen joan da. Doako bertsioan, bideo-deietarako hamar pertsonako muga dauka.ç
- Aukera berezi moduan, Houseparty aplikazioa aipatu beharra dago,
Eguneraketa, maiatza 2020: Whatsappeko bideo deiak 8 lagun arte zabaldu direla iragarri dute, eta Google Meet doako kontuekin erabili ahal izango dela laster baita ere. Bestalde, badirudi itxi egin dutela Jitsi.eus, erabili meet.jit.si konferentziak Jitsi bidez egiteko.
Erantzun
Sartu