Teknologia albisteak

Anboto eta Wikipedia, Zaldibarko zabortegiko lur-jausiaz informatzen

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-02-10 : 10:14

Hedabide bat baino gehiago ari da informatzen Zaldibarren Eitzaga auzoan gertaturiko zabortegiko lur-jausia eta istripuaz. Horien artean, bat nabarmendu nahi genuke hemen, Anboto.org, Durangaldeko tokiko euskarazko hedabidea, Tokikom elkarteko partaidea. Informazioa pilatzen hasi den beste entitate bat: Euskarazko Wikipedia.

Adibide gisa, Eitzagako auzo etxean auzotarren komunikatua jaso du Anbotok:

  1. Hildako langileen familiekiko gure doluminak eta atsekabea adieraztea. Gorputzen bilaketarekin jarraitzea eskatzen dugu hauek aurkitu arte.
  2. Informazio zehatza eta gardena zabortegiaren inguruan gertatzen ari denari eta bizilagunengan izan ditzakeen eraginei buruz
  3. Inguruko aire, ur eta lursailen azterketa zehatzak. Bai oraintxe bertan eta bai denboran zehar deskontaminazio prozesu guztia bukatu arte
  4. Bizilagunei osasuna babesteko gomendio zehatzak eman eta gertuko bizilagunen azterketa medikoak egitea ahal den eta azkarren eta hauen jarraipen bat
  5. Zabortegia eta gertuko bizilagunen segurtasuna bermatzea bizi ahal diren lur mugimenduen artean
  6. Zaldibar, Ermua eta Eibarko Udalen koordinazioa, beraien artean eta Eusko Jaurlaritzarekin
  7. Zabortegia ixtea eta bertan dauden material toxiko guztiak ateratzea edo zabortegiaren area guztia zigilatzea
  8. Dagokionari erantzunkizunak eskatzea
  9. Jarduera plan bat Eusko Jaurlaritzaren aldetik

Kuriositatearen alorrean, Zaldibar bada Durangaldeko herri bat, eta bere atala du Anboton, baina  Eitzaga auzoa eta harana, Deba ibaiaren isurialdean dago eta gertuago geratzen da Ermua eta Eibar herrietatik. Eibar eta Ermua "elkarren ondoan" egon arren, autoz pasatzean unea batean Zaldibarko ekialdeko muturra igarotzen da. Ermuko sarreran ere, Sallabente auzoan, etxe batzuk errepidearen alde batera Ermua dira, eta beste aldekoak Zaldibar.

Jarraitu lur-jausiaren informazioa Anboton, hemen.

Wikipediari dagokionez, hona, bildutako irudietako bat, hondamendiaren egoera-mapa, Copernicus sistemaren bitartez egina.

Erantzun

Sartu