Ohar baten bidez jakinarazi du EH Bilduk, "azken asteotako negoziazioen ostean", aurrekontuetarako aurreakordioa lortu duela Nafarroako Gobernuarekin. Ez dute xehetasunen berri eman, baina akordioaren balioa nabarmendu du koalizio subiranistak bere oharrean: "Aurreakordioaren arabera, gastu-muga handituko da eta horrek ahalbidetuko du zuzenketak aurkeztea aurrekontu proiektua hobetzeko helburuarekin lurralde-kohesioaren ikuspegitik, baita zerbitzu publikoen eta herritarren eskubideen indartze ikuspegitik ere".
Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk aurrekontuetarako aurreakordioa lortu dute berria.eus/albisteak/1764…
Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk aurrekontuetarako aurreakordioa lortu dute berria.eus/albisteak/1764… @berria bidez
Erantzun
Sartu