Sariek Joan Perez Lazarragari zor diote izena; hain justu ere, 1547 eta 1548 urte artean Barrundiako Larrea herrian jaiotako euskal idazleari. Haren eskuizkribua Borja Aginagalde historialariak aurkitu omen zuen Madrilgo zaharki-salerosle batean; Gipuzkoako Diputazioak erosi zuen eta 2004. urteko otsailean aurkeztu zuen jendaurrean. Izkribua tresna ezin hobea da XVI eta XVII mendeetako euskararen, eta, bereziki, Arabako euskalkia eta mendebaleko euskararen historia argitzeko, inoiz dokumentatu gabeko adizki eta hitzak dakartzalako.
Arabako euskararen lehen testigantza alea.eus/araba/15434806… @BaiEuskarari @Lazarragasariak pic.twitter.com/f4HUE59jtU
Arabako euskararen lehen testigantza alea.eus/araba/15434806… pic.twitter.com/bMBDcUVp3D
Arabako euskararen lehen testigantza alea.eus/araba/15434806… pic.twitter.com/WsU8R7oRmJ
Erantzun
Sartu