Aitzol Gogorza larri gaixo dagoen presoaren etxeratzea eskatzeko mosaiko erraldoia egingo dute bihar, 18:00etan hasita. Hasiera batean Zumardian zen egitekoa ekitaldia, baina eguraldi eskasa iragarrita dagoelako, Koldo Mitxelena ikastetxeko gune estalira lekualdatu dute ekintza. Oreretako Sarek deitu ditu herritarrak mosaikoa osatzera. Mezu garbia helaraziko dute biharko agerraldian: Gogorzari espetxe araudiko 100.2 artikulua aplika diezaiotela.
Erantzun
Sartu