Teknologia albisteak
11

Iñaki Segurola Puntuka: 'Zaldia hemen'

Erabiltzailearen aurpegia
2017-05-12 : 11:55

Esateak lotsatzen nau, baina ni superguaia izana naiz; axkarpasau, aurreratu-usteko eta denen gainetik sentitu beharrekoen sailekoa. Aitortzen dut, eta damutua nago, erdizka behintzat. Dena antzezpen hutsa zen, hori ere esan beharra dago. Seguru asko, barru-barrutik inor baino eskasagoak eta gajo-gixaixoagoak ginen sail horretakoak, eta hargatik edukiko genuen guaitasun hori hainbesteraino itxuratu beharra.

Guztia irakurri (urolakosta.hitza.eus) »»

Txioak (9) | 2 Erantzun

Erantzunak

2017-05-13 : 10:52

Ez, Aintzane Muguruza, ez. Berriz diot bene-benetan ari naizela. Zaldi hori norebere zerbitzura jar liteke. Jende askotxoren kasua da, nahiz ez den holakorik aitortzen, jakina. "Surtan jartzian probatutzen da nolakua dan eltzia." Probatuta jakiten dela, alegia.

2017-05-17 : 23:48

Gabon Iñaki,
Hara, entzun izan dut inoiz pertsona batzuk errazago engantxatzen garela adikzioetara beste batzuk baino. Agian zu zorionekoen artean zaude, ez naiz ni nor hori ezeztatzeko.
Baina edonon kontsultatu daitezken aditu guztien lanetan heroina adikziorako ahalmen handienetako droga dela diote. Eta zuk arriskuarekin jolasteko erabat aske bazara ere, aizu, ez gaitzazu besteak tentaldira eraman. AMEN.

Gabon!

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago