Teknologia albisteak
1

Facebook-ek euskarazko itzultzaile automatiko bat jarri du orrialde-kudeaketan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2016-11-25 : 09:09

Facebook-en "erakunde orriak" kudeatzen dituztenek (hau da, ez profil pertsonala baizik eta beste era bateko orriak), aukera daukate duela zenbait astetatik, edukia hizkuntza batean baino gehiagotan sartzeko. Gainera, zenbait kasutan, itzulpena laguntzen dizu automatikoki proposatutako testuarekin, baita euskara tartean denean ere.

Orain arteko Facebook-eko orrien kudeaketa eleanitzean, edukia betetzen zenuen A hizkuntzan, eta aukera ematen zizun sistemak B hizkuntzan ere betetzeko...

Hala ere, konprobatu dugunez, zenbait orriten kudeaketan, hizkuntza batetik besterako prozesua automatizazioarekin lagundu du Facebook-ek. Hau da, zuk kudeatzen duzun orrian euskarazko testua sartu, eta beste hizkuntza batzuetan osatzeko orduan, sistemak itzulpen automatiko bat eskaintzen dizu, ontzat eman edo editatzeko.

Hau ez da orrialde guztietan gertatzen, eta ez dakigu nola aktibatzen den. Agian mezu elebidun edo eleanitzak N aldiz bidali ondoren, Facebook-ek ikasi egiten du eta itzulpen memorien bidez, orduan aktibatzen dizu itzulpen automatikoa? hipotesi bat da, ez dakigu.

Aukera aktibo duzun ala ez konprobatzeko, lehenengo eta behin, mezu-bidalketa eleanitza martxan ote duzun ikusi behar duzu. Zoaz kudeatzen duzun orrialde batera, eta sakatu...

Hori egin ondoren, mezu elebidunak bidali ahal izango duzu. URL bakarra izango duzu permalink gisa (euskal erakunde baten honako hau, adibidez), baina erabiltzaile batzuek edo besteek hizkuntza batean edo bestean ikusiko dute, segun nola duten ezarria Facebook.

Mezu elebidunak erredaktatzeko ordian, agian, itzulpen automatikoaren laguntza agertu dakizuke. Izan ere, aukera hau noren esku dagoen ez dugu oso argi, ze konprobatu dugu orrialde batzuetan funtzionatzen duela, eta beste batzuetan ez.

Itzulpenaren kalitateak eskasa dirudi oraingoz. Eta edozein hizkuntzarako balio duela ematen du. Sartu testu bat euskaraz orrialdean, eta indonesierara ere "itzuliko" du sistemak nolabait, hala eskatzen badiozu.

Horrez gain, Facebook erabiltzen duzun bitartean, tarteka edukia itzulita ikusteko aukera ematen dizu sistemak. Ez dakigu zehazki hau ere noiz eta zein kasutan gertatzen den, baina, adibidez, gaztelaniaz baduzu konfiguratua Facebook, ingelesezko testu batean itzulpena eskaintzen dizu, eta era berean, itzulpena baloratzeko aukera ere bai, irudi honetan ikusten den bezala.



Testu elebidunetatik eta jendeak proposatutako zuzenketeatik ikasten duen sistema bat dirudi Facebook-enak, nolabait Google-k osatu zuenaren antzekoa.

Edozelan ere, gogoratu gauza bat: Erabili Facebook euskaraz, aukera dago eta.

Web interfazean, ordenagailu batean, zure profil orrira joan, ezkerretan, lagunen argazki blokearen azpian, hor duzu hizkuntza aukeratzeko tokia.

Informazio gehiago, Facebook-eko eleaniztasun lan-taldeak zabaldutako mezu honetan.

Erantzunak

2016-12-13 : 15:16

Erabiltzaile arruntak ere hasiko gara euskarazko itzulpen automatikoaren aztarnak gero eta sarriago ikusten. Niri lagun batek "zorionak" esan eta itzulpena ikusteko aukera ematen zidan Facebook-ek, sakatu eta "congratulations" esaten dit.

Oraingoz "adimen urriko" sistema baten gisara dabilela dirudi, ze interfazea euskaraz badaukat, zentzua luke alderantzizko norabidean eskainiko balit itzulpena: Congratulations ageri den tokian, itzulpena eskaini Zorionak irakurtzeko. Hala ere, adibidearen murritzak eramaten nau susmatzera huts-hutsetik automatizatutako adimen artifizialeko saiakera bat dagoela honen atzean. Jendearen testu konparatu hutsetatik ari direla erauzten ezaguera linguistikoa.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago