Euskarazko komunikabideen kontsumitzaile gazte askok aste barrurako, "erritmo azkarraren baitan", sakelako telefonoa erabiltzen dute, eta asteburuetan, "lasai egoteko garaia izanik", egunkariak edota aldizkariak irakurtzen dituzte. Hala ondorioztatu dute Koldo Diaz Bizkarguenaga (EHU), Xabier Landabidea (Deustuko Unibertsitatea) eta Gorka Salces (EHU) irakasleek zortzi gazterekin egindako elkarrizketetatik.
Aste barrurako, sakelakoa, eta asteburuetarako, prentsa idatzia berria.eus/paperekoa/2142… @urtziurkizu pic.twitter.com/z0GJkL7kV0
@berria @urtziurkizu Titular hori ikerketa kualitatibo batean oinarritzen da, baina datuekin kontrastu arte ez nuke ontzat hartuko.
@pellourzelai @berria @urtziurkizu Uztarketa metodologikoaren beharra nabarmendu dugu testuan. Pista baliotsua ematen digu kualiak, baina.
@gorkasalces @pellourzelai @berria @urtziurkizu uztarketa eta berrikuntza. U+b euskal audimetria berrien alde.
@txerren @gorkasalces Egiozue hedabideetako "adituei" tokitxo bat ikerketa mahaian.
@pellourzelai @gorkasalces damutuko zaizu oraindik, Pello. Oso astunak izan gaitezke ;))
@txerren @gorkasalces Beldurrik ez.
@pellourzelai @gorkasalces ba badugu pendiente eztabaida talde batzuk antolatzea... hitzegingo dugu, urtea hastean ;) @koldobizkar @abarandi
@txerren @pellourzelai Ikerketa hedabideen kezkekin ardaztea izan dugu helburu hasieratik. Elkarlana dugu bizipoz ta burukomin ;)
Guk baino hobeto ulertu du gure lana @urtziurkizu jaunak. berria.eus/paperekoa/2142… @gorkasalces @koldobizkar @abarandi @HekimenElkartea
Aste barrurako, sakelakoa, eta asteburuetarako, prentsa idatzia | Berria.eus berria.eus/paperekoa/2142…
Erantzun
Sartu