Nafarroako ikastetxe atarietan protesta ugari egin dituzte gaur goizean LOMCEren aurka. Elkarretaratzeetan bildutakoek ez dute nahi 8 urteko ikasleek azterketak egiterik. Aste honetan hezkuntza erreformak ezarritako probak egiten hasiko dira Nafarroan, eta hainbat gurasok eta guraso elkartek ez dituzte begi onez ikusi. Hezkuntza Departamentuari gutunak bidali dizkiote azken asteetan, esanez ez zutela beren umeek azterketak egiterik nahi.
LOMCE-ren aurkako protestak egin dituzte Nafarroan, azterketen lehen egunean. berria.eus/albisteak/1105… pic.twitter.com/hRdbB3fVJe
Iribasek 8 urteko umeak behartu ditu LOMCEren azterketak egitera. Gaur protestak Nafarroan. EHn hezkuntza propioa! berria.eus/albisteak/1105…
.@berria "LOMCEren aurkako protestak, azterketen lehen egunean" berria.eus/albisteak/1105… GURE HEZKUNTZA EREDUA! pic.twitter.com/fQGo1mBGUy
Erantzun
Sartu