Teknologia albisteak
38

Euskal herriak biztanleak galdu ditu, lehenengoz azken 15 urteotan

Erabiltzailearen aurpegia
2015-02-07 : 11:32

INEk eta INSEEk eguneratu berri dituzte 2014ko biztanleria datuak. Horietatik abiatuta, Euskal Herriak 3.124.259 biztanle dituela kalkulatu du Gaindegiak. Aurreikusita bazegoen ere, azken 15 urteotan lehenbizikoz, euskal herritarrak galdu ditugu: 3.735 lagun zehazki, 2013tik 2014ra. Berez, Nafarroa Garaian, Bizkaian eta Zuberoan jaitsi da biztanleria; gutxi bada ere, gainontzeko herrialdeetan bilakaerak goranzkoa izaten jarraitzen du. Euskal Herriaren azken urteotako bilakaerak bat egiten du, gutxi gorabehera, Europar Batasuneko batez bestekoarekin: azken urtean biztanleria 0,12 puntu jaitsi bada ere, gurean 2,11 puntu igo da, oro har, 2008an krisia hasi zenetik.

Guztia irakurri (gaindegia.eus) »»

Txioak (38)

Erantzun

Sartu