10:30ean atera da Mansilla de las Mulasko espetxetik (Leon, Espainia) Mikel Korta preso ordiziarra (Gipuzkoa). Atarian zituen zain senide eta lagunak, eta harrera beroa egin diote. Pozik mintzatu da Korta BERRIArekin: "Oso une hunkigarria izan da". Berez, abenduaren 12an atera behar zuen espetxetik, baina baldintzapean aske izan zen urteetan sinatzera joan behar izanaren ondorioz, bost astez murriztu diote espetxe zigorra.
[AZKEN ORDUKOA] Mikel Korta preso ordiziarra espetxetik aterako da gaur goizean berria.info/albisteak/9739…
Mikel Korta preso ordizarra Mansillako espetxetik atera den unea, lau argazkitan @berria berria.eus/albisteak/9739… pic.twitter.com/tzcIX3Bhmi
Erantzun
Sartu