Teknologia albisteak

Coca-Cola: aktorearen bazterketarena ez da egia, baizik eta Daniel Portero eta El Mundoren manipulazioa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2014-05-22 : 14:26
Coca-cola Iberiako presidenteak (Marcos de Quinto, enpresako Espainiako eta Portugalgo burua) ukatu egin du Coca-colak iragarkirik erretiratu duenik, eta baita inori barkamenik eskatu dionik ere. Ohar publiko bat kaleratuko omen dute laster, baina bitartean, manipulatu egin dituztela salatu du De Quintok Twitterren. Are gehiago, iradokitzen du manipulazioaren erantzuleak direla Daniel Portero Dignidad y Justiciako ordezkaria eta El Mundo egunkaria.
Gutunazal bat erakutsi du Marcos de Quintok Twitterren (hemen itsatsi dugu). Daniel Porterok bidali zion, eta astearteko zigilu-marka dauka, otsailaren 20koa. De Quintok dio atzo jaso zuela hori, 21ean. Baina albistea, Dignidad y Justiciaren kexuarena, eta are Coca-Colaren ustezko erreakzioarena, maiatzaren 20ko 23.00etan argitaratu omen zuen El Mundok.

Albiste honen kontestua ezagutuko duzue, guk honela titulatu genuen: "Terrorismoaren biktimei" barkamena eskatu die Coca-Colak aktore euskaldun bat kontratatzeagatik. Gotzon Sanchez iragarkiko protagonistari lan egiteko aukerak ukatzen zitzaizkiola pentsatu genuen albistearen berri jakindakoan, sinistu egin baikenuen egiazkoak zirela komatxo agertutako hitz hauek, Coca-cola-ri egotzitakoak (Europa Press agentziaren ohar batetik):



De Quintok Twiterren esana, biktimei adierazitako ustezko barkamenaren inguruan:
Baieztatzen dut: Ez dugu iragarkia erretiratu (kanpaina amaitu egin zen), eta ez dugu ezerengatik barkamenik eskatu ez baitugu horretarako motiborik.


Eta Gotzon Sanchezen kontratazioaz:

Geure publizitate agentziek ez dituzte casting-ak erabakitzen aktoreak galdekatuz ea ze ideia politiko edo erlijioso dituzten. Horie legez kanpokoa litzateke.

Erantzun

Sartu