Uribe Kosta eta Erandioko kultura mailako informazioa zein herri albisteak eskaintzen dituen "UK" hamabostekari euskaldunak kazetari bat behar du, bere lantaldean jarduteko. Boluntzarreta elkarteak argitaratzen duen aldizkariak atzo sare sozialetan zabaldu zuenez, interesatuta dauden pertsonek curriculuma "ahalik eta arinen" bidali beharko dute, hutsunea premiaz bete behar baitute eta, beraz, atoan aukeratuko dutelako kazetaria. Azpimarratu dutenez, Euskarazko Gaitasun Agiria (EGA) edukitzea eta uribekostarra izatea (erandioztarrak barne) lehenetsiko dituzte hautagaiak aukeratzeko prozesuan. Curriculum Vitae delakoak uk[abildua]aldizkaria.biz posta elektronikora bidal daitezke. Argazkian, "UK" aldizkariaren azken zenbakiaren azala.
Kazetari baten bila dabil "UK" aldizkaria: ukberri.net/modules.php?op… #ehn #uribekosta @UKaldizkaria
Lana: kazetari bat behar du Uribe Kosta eta Erandioko berriak lantzen dituen "UK aldizkariak" ttiki.com/59391 via @www_ukberri_net
Erantzun
Sartu