iz. Lau urtaroetatik lehena. Ipar hemisferioan, martxoko ekinoziotik ekaineko solstiziora hedatzen da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘udaberri’)
Orotariko Euskal Hiztegian:
udatse. v. UDA-HASTE.
UDA-HASTE (BN-baig ap. A; SP, Urt I 218, H; uda hatze SP), UDASTE. a) Primavera. v. udaberri.Eguna ganbiatzen baita bethi gauera, uda-hastea edo belhartzea udara. SP Phil 469.
Sinonimoak: iz.
[lau urtaroetatik lehena]: primadera Ipar., udalehen Bizk., bedatse Zub., belartze Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
[gaurko hitza] udatse: iz. Lau urtaroetatik lehena. Ipar hemisferioan, martxoko ekinoziotik ekaineko solstizio... bit.ly/13OuELr
@euskaljakintza Martxoan uda hasten zen garaikoa izango da izen hori ez?
@GoizaldeL @euskaljakintza hori, hori. Orain sasoi euritsua eta sasoi umela baino ez :P
@GoizaldeL @euskaljakintza Reumaroa eta Katarraroa izendatzea proposatzen dut!
@joxe @euskaljakintza Katarraroa ederra. Gainera 365 egunerako baliagarria da. #UrtaroBerriak
@GoizaldeL @euskaljakintza edo arropasikatzekoeskegitzeaalferrikduzulaguntxoaroa
@joxe @GoizaldeL @euskaljakintza labadorajarrieiztasunaroa ere dei lekioke! Egun on!
@txargain @GoizaldeL @euskaljakintza edo sekadorasaltzaileakforratueginbehardiraroa #urtaroberriak
@joxe @euskaljakintza Edo Etzazuaterkinaahaztubotakoduetaroa
@joxe @GoizaldeL @euskaljakintza aro horren erdian hilabete berria: nonjarrikodutsekadoraberriaila #urtaroberriak
@txargain @GoizaldeL @euskaljakintza etzaitezelanekatupertsianakaltxatzenzerentotalikusibeharduzunaikustekoaroa #urtaroberriak
@joxe @GoizaldeL @euskaljakintza kristalakzikinenaroa ere izan liteke! #urtaroberriak
Berandu samar nator honekin, baina #gaurkohitza 'udatse' da, @jozulin -ek proposatua. Mila eseker! shar.es/ZObaO
RT @euskaljakintza Berandu samar nator honekin, baina #gaurkohitza 'udatse' da, @jozulin -ek proposatua. Mila eseker! shar.es/ZObaO
Erantzun
Sartu