Teknologia albisteak

Hub Donostiak antolatutako Proiektuen Azoka

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-10-18 : 10:15

Hub Donostiako talde sustatzaileak Proiektuen Azoka antolatu du ostiral eta larunbatean (urriak 19-20) Donostian. Twitterrerako #pa03 traola proposatu dute, eta webgunea proiektuenazoka.org da. Partehartzea librea da eta izena ematea ez da derrigorrezkoa baina aldez aurretik joango zaretela abisatzera gonbidatzen zaituzte Hub Donostiak, Facebook-en jarri duten ebento-orriaren bidez.

 

Egitaraua

1. EGUNA

Noiz: Urria 19, ostirala 16:00tik 21:00tara

16h00 - 18h30: Proiektuen aurkezpena.

HUB taldeko dinamizatzaile batek eta proiektu bakoitzeko bozeramaileen arteko elkarrizketa baten bitartez proiektua aurkeztuko da. Elkarrizketa honen ondoren gai nagusienak jorratuko dira.

18h30 - 20h00: Parteidetza kolektiborako tresnen identifikazioa.

Aurkeztutako proiektu bakoitzaren aspektu eta tresna interesgarrienak identifikatuko dira larunbatean hauek jorratuko direlarik.

20h00 - 21h00: Sozializaziorako eta erlaxaziorako unea.

Non: Kristina Eneako Ingurumen Baliabideen Zentroa (Duque de Mandas Pasealekua, 66. 20012 Donostia)

2. EGUNA

Noiz: Urria 20, larunbata 10:00tik 14:00tara

10h00 - 14h00: Kolektiboei zuzendutako tresnen ezagutza eta praktikaren inguruko tailerra.

Lan taldean egingo den tailer honetan proiektu bat jaio, osasuntsu bizi, eboluzionatu eta ugaldu dadin landu behar diren aspektuak elkarbanatu eta ikasiko dira. Beti ere, proiektu bakoitzak ikutzen duen eremua eta bertan dauden kolektiboaren xehetasunak kontutan hartuz.

Non: San Telmo Museoa (Zuloaga Plaza 1 - 20013 - Donostia)

Parte-hartzaileak

MonoDestudio taldearen dinamizazio lana tarteko dela, sei proiektu edo ekimen izango dira azokako partehartzaileak:

Lakabe [Komunitatea / Gizartea]

Orain dela 25 urte Nafarroa iparraldean sortu zen komunitatea da Lankabe. Bertan zegoen herri bat okupatu zuten beraien bizitzako sujeto aktibo izatea zer zen jakitearen helburuarekin. Pertsonengatik eta pertsonentzarako sortu zuten gizarte horretan egokitze prozesu ugari eduki dituzte banakakoaren askatasuna eta taldearen sendotasuna lortu dute arte. Nahiko argi dago zein den haien deskribapena: herri alternatibo bat sortzea.

Colbrain & GranHub [Finanziazioa / Ekintzailetasuna]

Colbrain finanziazio kolektiboa bultzatu nahi duen plataforma bat da. Bertan mugitzen diren proiektuak eraldatzaileak dira erabat, kolaborazio sareak sortzen dituztenak eta ekintzailetasuna naiz berrikuntza soziala sustatzen dutenak.

GranHub lan kolaboratzailea eta berrikuntza soziala lantzen dituen etxaldea da. Bertan, proiektu jasangarriak lantzen dira ezinezkotzat ditugun muga horiek haratago mugituaz.

Bi proiektu hauek batera aurkeztuko dira bietako fundatzaile den pertsona edukiko bait dugu gurekin.

Astra, Gernika [Kultura / Gizartea]

Sarritan norberak bere buruari ipinitako mugak dira gainditzeko zailenak. 2005eko abenduaren 24an, espekulazio interesei aurre eginez eta aurreikuspen guztiak gaindituz erabilera gabeko Astra eraikinera sartu ziren gazteek ondo dakite hori.

Harrez geroztik herritarrak, udaketxea eta jabegoa prozesu partehartzaile batean murgildu dira eta gaur egun Astra kultura eta gizarte esparrura zuzendutako gunea da. Herritarrak eta eragile sozio-kulturalek bertako etorkizunaren inguruan erabakiak hartu ditzaketelarik.

H-EneaLiving Lab [Berrikuntza Irekia / Enpresa]

Europa mailan etxearen esparruan suertatzen ari den egoera ekonomiko eta soziala naiz ingurune arloa dela eta, ACEDE (Euskadiko etxe esparruko Clusterra) berrikuntza irekiko plataforma bat zabaltzea erabaki zuen. Bertan, pertsona eta funtsezko elementuak integratu dira etxe esparruko soluzioak aurkitzeko prozesu kokreatibo baten bitartez eta ezagutza, ongizate eta inpaktu sozial positiboa lortuaz. Horrela jaio zen H-Enea Living Lab.

Pertsonengan zentrartutako esperimentazio eta joko gunea da hau. Erabateko ADN irekia duen proiektua eta erabiltzaileak produktu/zerbitzu bat nola ukertu eta erabiltzen duen aztertu eta ikasteko balio duena. Horrela, hauek berdiseinatzeko aukerak sortzen dira onura sozial, ekonomiko eta ekolojikoak sortuaz.

Ciudades Kyosei [Teknologia / Hiritargoa]

Ciudades Kyosei egitasmoa hiritargoak sortutako organizazioa da. Hiritargoaren partaidetza demokratikoa udal naiz eskualde esparruetatik indartu nahi dituena. Horretarako, “hiritargoaren partaidetza” bultzatuko duen informatika tresnen sorkuntza eta erabilera hedatzen dute. Modu honetan hiritarrek naiz erakunde publikoek onurak jaso ditzakete elkarrizketa eta mobilizaziorako sortutako gune alternatibo horietan.

Helburua gure gizartearen sakontasun demokratikoa jorratzea da, gaur egun dugun sistema politikoak hain gutxi erabiltzen duten hiritargoaren potentzialidade kolaboratzailea sustatuz.

Guifi.net EH [Informazio eta Komunikazio Teknologiak]

Guifi.net sare ireki, libre eta neutral bat da. Espainian zehar 28.160 nodoz (hauetatik 18.000 daude martxGuifi.net EHan) osatua eta nagusiki inalanbrikoa dena. Gaur egun, guifi.net munduko sare libre haundiena da.

Sare honetako nodo hauek pertsona, enpresa eta erakunde publikoenak dira eta benetako telekomunikazio sare ireki batera konektatzen dira edukiak eta infraestrukturak hedatzeko helburuarekin. Autoprestazio modu batean lotzen dira nodo hauek sare honetara sare irekia delako erabat eta era honetan sarearekiko ezagutza elkarbanatu daiteke bakoitzak tarte berriak sortu ditzakeelarik.

Erantzun

Sartu