Teknofiloen albistegia

'Enpresa eta euskara, sareak sortzen' jardunaldia Gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia
Ziurtagiriaren Elkartea
2010-10-21 : 09:10

EUSKALIT-ek eta INNOBASQUE-k elkarrekin antolatu duten XVI. Kalitate eta Bikaintasunaren Europar Astean hartuko du parte Ziurtagiriaren Elkarteak. Hala, azaroaren 11rako Enpresa eta euskara, sareak sortzen izenburupean jardunaldia antolatu du Gasteizen. Aste honen xedea kontuan izanik, jardunaldi hauen helburua izango da partaideek euskara euren organizazioko informazio eta komunikazio teknologietan txertatzen ikastea eta ikaskuntza horretan aktiboki parte hartzea.

Programa:

Programa:

Eguna: azaroak 11

Lekua: BIBAT museoa. Aiztogile (Kutxi) kalea, 51. Gasteiz.

Hizkuntza: Euskara

Izen ematea: komunikazioa@baieuskarari.org helbidera idatziz edota 619909882 telefonora deituz Jarraipena: twitter.com/baieuskarari edo #enpresarean etiketarekin

Egitaraua: 9:30 – 13:30

  • 9:30 – 10:00: Rober Gutiérrez (Ziurtagiriaren Elkartearen zuzendaria)Bai Euskarari Ziurtagiriaren webgune berria eta jardunaldiak aurkeztuko ditu
  • 10:00 – 10:45: Eneko Astigarraga (Codesyntax enpresako gerentea da eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea Ekonomia eta Enpresen Zientzien Fakultatean . Horrez gain, Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkarteko zuzendaritzako kidea da).
  • 10:00 – 10:30 Euskara, enpresa eta sarearen inguruko informazio orokorra emango du: euskaraz lan egin ahal izateko zein erreminta dauden azalduko du; enpresaren kanpora nahiz barrura begirako jardunean erreminta horiek egoki erabiltzen dituzten zenbait adibide emango ditu; eta azkenik, adibide horiek estrapolatuz eta ondorioak atereaz euskara, lan-mundua eta sarea nola lot daitezkeen azalduko du.
  • 10:30 – 10:45 Galde-erantzunak
  • 10:45 – 11:30: Jabi Asurmendi (Bitarlan enpresako gerentea da, Berria egunkariaren Zibergela informatika atala eta blogaren idazlea eta Informatika irakaslea Lanbide Heziketa eta Bigarren hezkuntza institutu publikoetan. Horrez gain, Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkarteko zuzendaritzako kidea da).
  • 10:45 – 11:15 Euskaraz lan egin nahi duten enpresen elkarlana eta sarelana taldea Facebook-en.
  • 11:15 – 11:30 Galde-erantzunak
  • 11:30 – 12:00 Etena
  • 12:00 – 13:30: Funky Projects. Dinamika parte-hartzailea eramango dute aurrera "dibertsioa eta euskara lan munduan" gaitzat hartuta.
  • 13:30 Rober Gutiérrezek jardunaldia itxiko du.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu