Teknologia albisteak
1

Kamishibai, ipuinak antzesteko teknika japoniarraren gida euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa.
2010-10-18 : 10:10

Uharten dagoen Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroak (EIBZ), Kamishibai ipuinak kontatzeko japoniar teknikak erakusten dituen gida ekoiztu du euskaraz. Gida ikastetxeetako irakasleei zuzenduta dago.

Kamishibai-a, istorioak kontatzeko modua da, Japoniako budista tenpluetan sortu zen XII. mendean, non monjeek emakia (testua eta irudia konbinatzen duen pergaminoa) erabiltzen zuten istorioak eta irakaskuntza morala konbinatzeko. Herri teknika hau 1930. urte inguruan berragertu zen eta Kyokan japoniar filosofian oinarrituta dago. Filosofia hau jendeak bizitzaren egiaren esanahia senti dezakeenean gertatzen da, ipuinaren inguruan ematen den sentimendu komun eta partekatuari esker.

Gida, Noriko Matsuei (Wakayama, Japón 1934) idatzia da, irudi ipuinen eta Kamishibaien egilea eta Nazioarteko Kamishibai Elkartearen ordezkaria (IKAJA). Galde-erantzunen bidez ipuinak, istoriotxoak eta zientziarekin, egunerokoarekin, bakearekin edo ingurugiroarekin harremana duten beste kontakizun batzuk kontatzeko teknika azaltzen digu.

Kamishibaia egurrezko egitura batean antzezten da, 34,5 cm-ko altuera eta 41,5 cm-ko zabalera duen laukizuzenean. Ipuinaren irudia agerian uzten duten aldeetara bi ate eta hirugarrena gora zabaltzen diren ateek. Ipuina pasatzen joaten diren zenbait irudiz osatua dago: pasatzen joan ahala ipuinean aurrera joateaz gain, olatuen gisan irudiak ezkerreko atearen goialdetik ateratzean, ipuina mundu errealaren espaziora zabaltzen dela irudituko zaigu. Irudiak azkar edo poliki, luzatuz edo uhinak eginez edo hurrengo irudiaren zati bat bakarrik agerian uzteko moduan mugitu daitezke, beti ere, hurrengo irudian publikoaren arreta bilatuz.

Gida honen ekoizpena irakasleen prestakuntza ikastaroetan erabiltzeko zuzendua dago, hauek haien gelatan teknika hau erabili dezaten. Gidaren itzultzailea den eta EIBZko irakaslea den Josu Jimenezek, azken urteetan irakasleendako dozena bat Kamishibai ikastaro eman ditu eta antzezteko zenbait ipuin itzuli ditu. Ehun irakaslek baino gehiagok hartu dute parte ikastaro hauetan, eta horietako askok teknika hau haien ikasleekin erabiltzen dute haien ikastetxeetan.

Erantzunak

eli
2010-10-18 : 16:04

Katrin Schlegel ipuin kontalariak iaz kontatu zuen BERRIAn kamishibaia zer den.


Japoniako kontatzeko teknika erabiltzen du antzezle donostiarrak, haurren arreta hobeto bereganatzeko eta irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko.


Katrin Schlegel kamishibaiaz BERRIAn


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago