Sustatu logoa Teknologia albisteak

Google Denbora Errealean euskaraz, baina erdaraz baino murritzago

Sustatu
2010-09-23 16:09

Lehengoan Egoitz Goikoetxeak aurkitu eta hona ekarri genuena, gaurkopenetan euskarazko emaitzak diskriminatzen dituela Googlek, produktu berezko batean sartu du Googlek: Google Denbora Errealean. Ingelesez, Google Realtime.

Eguneraketa, 14.45: Tresna probatzeko jarraitu Legebiltzarreko politika orokorreko Plenoa. Arratsaldeko saioa hasi da jada.

Gaurkopenak terminoa erabiltzen jarraitzen dute, eta gauza batzuk ez daude guztiz euskaratuak, baina emaitzak, bai, euskarazkoetara murrizten ditu.

Hizkuntza batzuetan probatzeko:

Hala ere, Google Realtime-k aukera gehiago dauzka beste hizkuntza horietan, euskaraz geuk ikusi ahal izan ditugunak baino. Bereziki, bi hauek.

  • Bilaketa bat egin, eta emaitzak toki jakin batekoak izatera murriztu ditzakezu.
  • Mezuak harilkatuta daudenean, erantzun katean, hari osoa ikusteko aukera ematen du.

Beste hau, berriz, euskaraz ikusi dugu:

  • Bilekatak murriztu daitezke berekin irudiak dakartzaten gaurkopenetara.

Ikus azken honen konparaketa, Zinemaldia bilatuta euskaraz, orokorki, edo irudiekin.


Argazkiak.org | Google Realtime euskaraz © cc-by-sa: sustatu


Argazkiak.org | Google Realtime irudiekin © cc-by-sa: sustatu

Adibide grafiko gehiago

Gaztelaniaz Athletic bilatu, eta bertokoak klikaturik San Sebastián, España-ra murriztutakoak azaldu zaizkigu. Euskaraz ez dugu lortu halako zehaztapenik egiterik.


Argazkiak.org | Google Realtime Donostiara murriztua © cc-by-sa: sustatu

Mezu harilkatu bat, gaztelaniaz. Honen adibiderik ez dugu aurkitu euskaraz.


Argazkiak.org | Google Realtime elkarrizketa harilkatua © cc-by-sa: sustatu

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu