Errealari izena euskaraz: lehiaketa irekia
2010-06-30 14:06
100-101 urte izen espainola bizkarrean. Foru Aldundiak 1.200.000 (erraz esaten da), besteak beste, Gipuzkoa euskararekin bat leloa urtebetez erakusteko elastikoetan. Eman diezaiogun bide batez euskal izena gure taldeari.
Iritsi da gure Real Sociedad-i ere euskal izena emateko garaia:
- Txuri-urdinak?
- Donostia?
- Gipuzkoa?
- Erreala?
- Elkarte Erreala?
- Erret-Elkartea?
Antolatu dezagun lehiaketa irekia gure taldeari euskal izena emateko aurrerantzean. Gipuzkoatik euskararekin bat. Oraintxe dugu garaia.
Erantzunak kargatzen...