Teknologia albisteak

Urteko disko eta liburu gogoenak hautatzeko bozketa Berrian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 17:50

2025eko liburu eta disko gustukoenak irakurleen artean aukeratzeko bozketa-sistema bat jarri du Berriak bere webgunean. Eta era, berean, aurtengo eta aurreko urteetako katalogo konpletoak jarri ditu ikusgai.

Parte hartzen dutenen artean 100 euroko bi opari txartel zozketatuko dira Elkar dendetan erabiltzeko.

Hau da bozketaren orria. Eta hona 2025eko katalogoa. errepasatu nahi baduzue:

Bakoitzean bilaketak egin daitezke genero eta egilearen arabera.

2024ko gustukoenak izan ziren:

  • Liburuetan: Hetero (Uxue Alberdi), Pleibak (Miren Amuriza), 19 kamera (Jon Arretxe), 7.300 miligramo eszitalopram (Iratxe Etxebarria). Coca-Cola bat zurekin (Beñat Sarasola). Alberdirena ipuin-bilduma, eta Etxebarriarena saiakera, besteak eleberriak.
  • Diskoetan: Hasiera bat (Gorka Urbizu), Bakarka bi (Ruper Ordorika), Zainak eman (Olatz Salvador), Giza zarata (Anari), Bidasoa 2018-2023 (Fermin Muguruza).

Erantzun

Sartu