Aurten seigarren aldiz antolatuko dugu Munduko Kulturen Topaketa izeneko egitasmoa. Gipuzkoako Goierrin urriaren 23an hasita eta azaroaren 3a bitarte herri desberdinetan martxan jarriko ditugun kultur ekitaldiak dira topaketa honen muina eta ardatza.
Eta hasiera emateko, gaur irakiko da Dizebi
artistaren "Kaleen MIntzoa" izeneko erakusketa. Hortik aurrera, gure egitarauan zehaztuta dauden ekitaldien artean, azpimarragarrienak, hauexek:
Agustin Unzurrunzagaren hiltzaldia, urriaren 25ean, Nömadak TX filmaren emanaldian hilaren 26an, Briganthya taldearen musika-emanaldia Beasaingo plazan, urriaren 27an eta egun handian, urriaren 28an, Ordiziako Jakintza
Ikastolan, Big Youth (Jamaika), Asian Dub Foundation (Londres), Zorabiok (Euskal Herria) eta Javi P3Z DJ lanetan.
Hona hemen, egitaraua, zehatzago:
Urriaren 23tik azaroaren 3ra
Argazki-erakusketa, Dizebiren eskutik, Kaleen Mintzoa (graffitien argazkiak)
Ormaiztegiko udaletxeko behealdean
9:00etatik 13:00etara eta 17:00-19:00etara
Sarrera doan
1998an hasi zen margotzen Dizebi, hasiera batean Beasainen. Ordutik hona Europako erakusketa skotan hartu du parte artista honek bere graffitiekin, XL, LCF edo SW taldeekin.
Urriaren 25ean
Hitzaldia
Agustin Unzurrunzaga (SOS ARRAZAKERIA)
Ormaiztegiko udaletxeko behealdean
19:30etan
Sarrera doan
Gaur egun pil-pilean dagoen etorkinen gaia jorratu nahi da, baina ikuspegi baikor batetik. Izan ere, badirudi kanpotik etorri direnek arazoak besterik ez dakartzatela. Bestelako argudioak jarri nahi dira mahai gainean, asko baitute guri erakusteko kanpotik etorritakoek.
Urriaren 26an, osteguna
Film-emanaldia
Raúl de la Fuenteren Nömadak TX
Usurbe Antzokia
(Bide Luze Plaza, z/g, Beasain)
21:00etan
Sarrera: 3,5
Igor Otxoa eta Harkaitz Martinezen helbururik behinena txalaparta pertsonen eta kultur ezberdinen arteko topaleku bihurtzea izan da. Erronka horri erantzun nahian, Indian, Laponian, Mongolian eta Saharako basamortuan ibiliko dira musikariak, txalaparta komunikazio-tresna delarik.
Urriaren 27an, ostirala
Musika-emanaldia
Briganthya taldea
Beasaingo Plazan
22:30etan
Sarrera doan
BRIGANTHYA TALDEA: Doinu zeltiarrak Goierritik atera gabe
2001ean hasi ziren herriz herri jotzen Euskal Herrian, eta urte horretan bertan, abuztuan, Espainiako festibalik aspaldikoenetako batean izan ziren A Coruñan, Irmandiñoko Nazioarteko Festibalean. A Coruñatik Vigora joan ziren hurrena, Revoltalloko Nazioarteko Festibalera. Bietan oso txalotua izan zen Briganthya, eta musika-adituek ere oso ondo hartu zituzten. Horri guztiari esker, urte hartan bertan Getxon jo zuten, Nazioarteko Folk Festibalean.
Beren lehen lanak, Ashèra diskoak, harrera ezin hobea izan zuen, eta Espainian herriz herri aritzeko aukera eman ziena. Ashéraren 3.000 ale saldu zituzten bi urtetan.
2004ko maiatzean berriro grabatzen hasiko da Briganthya, Vade Recors Studios grabaketa-etxe gipuzkoarrarekin. Ekoizle Javier Area ezaguna izango dute, eta soinu-ingeniari Mikel González.
Urtebeteko grabaketa-lanak amaitu ondoren, 2005eko maiatzaren 20an aurkeztu zuten Viaje de Bruxas. Harrera aparta izan zuen diskoak; horrenbestekoa izan zen loria, Frantziatik gonbitea jasoko dute diskoa Bégles (Bordeaux) herrian aurkezteko. Horretarako, herri horretako Andre Moga errugbi-zelaian jotzera gonbidatu zituzten gipuzkoarrak. 7.000 lagun izan zituzten entzuten.
Urriaren 28an, larunbata
Musika-emanaldia
ADF SOUND SYSTEM (DJ Set) (Londres)
BIG YOUTH (Jamaika)
ZORABIOK (Euskal Herria)
JAVI P3Z DJ (Euskal Herria)
Ordiziako Jakintza ikastolan
21:00etan
Sarrera: 15
Jaialdiaren egunik garrantzitsuenean, Euskal Herriko eta mundu osoko musika-motak uztartuko dira, mugarik ez dagoela erakutsiz
ASIAN DUB FOUNDATION SOUND SYSTEM (DJ Set)
Asian Dub Foundation Londreseko kolektibo ezaguna da, hamar urtetik gora daramatzana muga artistiko guztiak apurtuz, disko zein emanaldi ikusgarriak eginez.
Punka, duba, raggaea, ragga, popa... talde honen musika atmosferikoa da eta zuzenean doa aurpegira, hunkigarria da, topikoak hausten ditu eta erantzunak bilatzen ditu, beste batzuk irtenbide errazen bila joan diren bitartean. Oso album garrantzitsuak kaleratu dituzte; besteak beste, Facs And Fictions (1996), R.A.F.I. (1997), Community Music (2000) edota bere lanik berriena, TANK (2005). Zuzeneko emanaldietan munduko talderik onenetakoa dugu.
BIG YOUTH: JAMAIKAKO REGGAEA BERE MITORIK HANDIENETAKO BATEN AHOTSEAN
Jamaikar artista hau goi mailako estilo-berritzaile aparta dugu. Ghettoaren benetako sentimenduaren ordezkari, Big Youthek DJen saioetarako estandar berriak eta maila handikoak sortu zituen, gai kulturalak eta baikorrak erabiliz. Beste produktore batzuentzat lan eskerga egiten zuen bitartean, bere kasa egindako lanak are hobeak izan ziren.
Azken urteotan disko gutxi argitaratu ditu eta oso gutxitan aritu da zuzenean, horregatik izango da hain berezia bere ekitaldia jaialdi honetan. DJrik handienetako bat da oraindik ere eta reggae musika zaleek mirestu eta errespetatzen dute.
ZORABIOK
Talde euskaldun honen musikak txalaparta du oinarri, baina programazio elektronikoak ere nahasten ditu. Bere zuzeneko emanaldia paregabea da, kapoeira eta akrobazien koreografia berezia eskaintzen baitu. Hauek dira taldekideak: Xabier Arakama eta Mikel Albisu (txalaparta), Haritz Garcia eta Oier Bravo (kapoeira eta akrobaziak)
JAVI P3Z DJ
2005eko jaialdian bere orkestraren emanaldiaz gozatzeko parada izan genuen. Aurten, berriz, orkestrako buru denak DJ gisara lan egingo du, musika elektronikoa jarriz.
SUSTRAIEZ BLAI KULTUR ELKARTEA
http://www.sustraiezblai.org
Erantzun
Sartu