Oso larri nabil prozesuarekin, benetan. (Hala diosku Joxerra Bustillok, eta bere blog berria, Azogeak, aurkezteko bitakora hartan idatzi duen mezu bat bidali digu).
Nere haurtzaroan amonak hitz misteriotsua asko erabiltzen zuen: azogea. Zer demontre zen? Ez nekien. Amona hil eta gero jakin nuen gakoa. Azoge zilarbizia zen, merkurioa. Mutil batek ezin zuenean lasai egon, azogea zeukan barruan amonaren aburuz.
Gaur neuk daukat azoge bat barruan, buruan. Iraultza da nere azogea. Non geratzen da kontu hori? Alderdi komunista bateko web orrian, liburu batzuetan agian, ez dakit. Baina gure gizartean, gure egunkarietan, hitz hori desagertu da. Behin betirako? Momentuz ez dakigu, geroan ikusiko dugu. Hala ere, beste era batean gaude eta orain ez da garai onena iraultzaz mintzatzeko. Une honetan beste hitz bat da nagusi: prozesua. Konforme, prozesua ondo dago, baina norantz?
Erantzun
Sartu