Horrelakoak entzunda, normala! (Zidane vs Materazzi)
2006-07-14 11:07
Zer esango ote zion Materazzik Zidaneri horrela jartzeko? Ez eman buelta gehiago kontu honi. Badakigu zer gertatu zaion Zidaneri, eta seguru gaude, zuk-zeuk ere berdin jokatuko zenukeela, edo, Sustatun, horrela espero dugu behintzat... Hau izan zen haien arteko elkarrizketa.
Ez zaitugula konbentzitu? Bada, ez dago arazorik! webgune horretan zuk-zeuk erabaki dezakezu azken urteetako eman den elkarrizketa ezagunetarikoaren gidoigilea.
Txantxa bat da, noski. Goio Aranak bidali digu, bere errua da.
Baina aste honetako kontua horixe da, Zidanekeriak han eta hemen ugaltzen ari direla Interneten:
- Flash jokoa famatu bihurtu da. Txartel gorria atera arte jardutea, ebitaezina.
- Youtube-ko bideo sorten artean, batzuk barregarriak ere bai.
- Remix, mashup eta abarrak kontaezinak.
Bitartean, notiziaren bolak ere aurrera segitzen du:
- Zidanek zeozer kontatu du, zer esan zion Matterazzik, baina ez gehiegi: Cela touche à la maman, à la soeur. Frantziako TB kate bateko agerpenaz informazioa hemen.
- FIFAk bi jokalariak deitu ditu erabaki bat hartzeko.
- Eta Frantzian abokatu batek partidua inpugnatu
Erantzunak kargatzen...