Teknologia albisteak

Psikomotrizitate praktikaren inguruko ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia
Maite Pardina - UEU
2006-06-15 : 09:06

Gure haurren garapenean psikomotrizitate praktika egoki batek izan dezakeen onuraz kontziente izanik eta formazio mailan dauden hutsuneak kontutan izanda, UEUko Pedagogia sailak, aurtengo Udako Ikastaroetan bost egunetako ikastaro trinko bat antolatu du, hezitzaileak alor honetan jantzi daitezen.

Azken urteotan oso zabaldua dagoen metodoan oinarrituko da ikastaroa, Aucoturierrren psikomotrizitate praktikan, hain zuzen ere. Aukera bikaina da beraz, euskarazko formazio aberasgarri bat jasotzeko.

Gure haurren garapenean psikomotrizitate praktika egoki batek izan dezakeen onuraz kontziente izanik eta formazio mailan dauden hutsuneak kontutan izanda, UEUko Pedagogia sailak, aurtengo Udako Ikastaroetan bost egunetako ikastaro trinko bat antolatu du, hezitzaileak alor honetan jantzi daitezen. Azken urteotan oso zabaldua dagoen metodoan oinarrituko da ikastaroa, Aucoturierrren psikomotrizitate praktikan, hain zuzen ere. Aukera bikaina da beraz, euskarazko formazio aberasgarri bat jasotzeko.

Baionan izango da ikastaroa, uztailaren 10etaik 14ra, eta ikasleek bertan geratzeko aukera izango dute egun horietan, iluntzetarako programatuak dauden saio osagarrien eskaintza ere kontutan izatekoa baita.

Informazio gehiago nahi izanez gero, www.ueu.org web orria bisitatu lasai, eta matrikulazioa ere bertan egin daiteke eta baita 943 82 06 16 telefono zenbakian. Kontutan izan izen emateko azken eguna ekainaren 18an, igandean dela.

Maisu-maistra, irakasle, hezitzaile, begirale eta gaian interesa duen edonori zuzendua dago ikastaroa eta partaideen interesaren arabera, kurtsoan zehar gaian sakontzeko aukera egongo litzateke, UEUren Eibarko Markeskoa Jauregian.

5 egun hauetan, asmoa, psikomotrizitate praktikak hezkuntzan izan dezakeen aplikazioa ezagutzea da eta umearen garapenean izan dezakeen onuraz jabetzea. Metodologiari dagokionez, eduki teorikoak ariketa praktikoekin tartekatuko dira eta partaideek dituzten kezka eta galderen inguruan eztabaidatzeko aukera izango dute.

Erantzun

Sartu