Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Zuzendaritzaren webgune berriaren aurkeztu dute gaur Donostian sail honetako arduradunek eta Entrewebs enpresakoek. Foru aldundiaren oharrak dioenez, "pixkanaka Web 2.0 izeneko errealitate berria ezartzen ari dela hartu behar da kontuan". Horren ondorio batzuk ikusten dira webgune berrian, bereziki RSS jarioen erabilera.
Hala dio Foru Aldundiaren oharrak:
Bada, webaren erabiltzaileei gure jarduerei buruzko informazio zabalagoa eta arinagoa eskaintzen saiatu gara. Horretarako, RSS erabiltzen dugu, eta harpide egiten direnei, informazioa alarma antzekoaren bidez ordenagailuan jasotzeko aukera ematen dugu. Alarma horiek atal ezberdinetan banatu ditugu: atal orokorraren harpide eginez, erabiltzaileak gai guztien informazioa jasoko du; gai jakin batean harpidetze eginez gero, berriz, gai horri buruzko informazioa jasoko du: erakusketak, ondarea, jarduerak, argitalpenak edo liburutegiak. (...)
Gainera, Nere bulegotik izeneko bloga sortu dugu, kulturaren alderdiei buruzko ikuspegi hurbilagoa eskaintzeko, alde batetik, eta nahi duen edonorekin hitz egiteko, bestetik.
Bukatzeko, beste nobedade batzuk aipatu daitezke. Edukiak Creative Commons lizentziapean eskaintzen ari gara. Nahiz eta edukiak egileenak izan, erabilera libreko eduki kopurua handitzea da gure asmoa. Eta, horretarako, Atribuzioa-Ez komertziala- Berdin banatu Creative Commons lizentzia erabiliko dugu ahal dugun heinean.
Honez gain, komunikazioa errazte aldera, sortu berri diren produktuetako beste bat jarri dugu abian: Interneteko telefonia edo VoIP. Zehazki, jarri duguna Skype programa da, eta hori erabiliz, hainbat aukera izango du erabiltzaileak gurekin harremanetan jartzeko, hala nola bideokonferentzia, telefonoa IP, edo txata.
Berritasun guzti hauek gure web guneko orri gutxi batzuei besterik ez dizkiegu aplikatu. Hemendik aurrera, lehendik ezagutzen dituzuen orriak web berri honetara egokitzea izango da gure lana.
Webgune berria gipuzkoakultura2.net helbidean dago.
Nere bulegotik bloga bi hizkuntzatan dago, baina ez dago argi autorea edo autoreak nor diren. Beste atal batzuek ere blog itxura daukate, azpiegituraren aldetik bederen: erantzunik gabe, baina albistegi inbertsoaren eredu ezaguna, RSS-arekin. Adibidez, Argitalpenen atala. Eskaintzen dituzten RSSak hemen dituzu.
Erantzun
Sartu