The Cluentrain Manifiesto ezagunaren zazpigarren tesiaren izenburua hartuz, Hyperlinks subvert hierarchy delakoa, orain arteko komunikazioa ulertzeko moduari eta aro berriari buruzko iritzi artikulua idatzi du Jurgi San Pedrok Berrian.
Zuzenbidean lizentziaduna eta hirigintzan diplomaduna den Jurgi San Pedrok azpimarratzen duenez, Interneti esker gertatzen ari den komunikabide pertsonal eta kolektiboen leherketaren fenomenoak aldaketa batzuk dakar gure inguru sozialean eta gure testuinguru komunikatibo eta informatiboan:
Orokorrean blogosfera eta komunikazio kolektiborako aro berriari buruzko gogoetekin jarraitzen du artikuluak, egungo hierarkiaren onuradunek badutela zertaz kezkatu azpimarratuz azkenean.
Artikulua osoa irakurtzeko hemen
Eta manifestua euskaratzeko wiki bat sortuko bagenu?!
Euskaratzeko 95 zio ditugu. Tesi berba zatarra izan daiteke, baina zioak, arrazoiak interesgarri egin daitezke.
Wiki batean, bana, bina, hiruna arrazoi euskaratuta... aste batean osa genezake gure euskarazko manifestua.
Ziur zuetako baton_batek zerbitzarian wikia instalatuta daukala jadanik.
Zer deritzozue? Posible da?
95 arrazoi.... ez dira asko. Leizarragak Testamendu berria euskaratu zuen, bakar bakarrik 1571. urtean.