Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, HUHEZIk, eta Herri Eskubideen Ikasgunea Sortzen elkarteak, HEISek, jardunaldi batzuk antolatu dituzte Eskoriatzan, apirilaren 27an eta 28an egiteko. Jardunaldien gaia izango da Herri eskubideak, autodeterminazioa eta mundu gobernantza. Jardunaldiak doakoak izango dira, baina derrigorrezkoa izango da izenak ematea helbide honetan sarrera@huhezi.edu, plaza mugatuak egongo dira-eta.
Euskal Herriak une garrantzitsua bizi du, eta gure herria nazioarteko agendan sartu da. Horrelako momentu batean garrantzitsua da nazioarteari begiratua ematea, eta bertan gure lekua eta aukerak zeintzuk diren hausnartzea.
Izan ere, nazioarteko ordena berridazten ari da, munduan arkitektura politiko berria sortzen ari da: Sobietar Batasunaren gainbehera, Berlingo harresiaren erortzea, Europako Batasuna eta antzeko integrazio (ekonomiko) prozesuak... Mundua gobernatzeko instituzioak aktore garrantzitsuagoak bilakatu dira.
Herrien eskubideak eta autodeterminazioa eztabaida horren parte dira. Auzi horiek estatuen barne-dimentsioarekin lotura izateaz gain, nazioarteko dimentsioa ere badute. Eta nazioarteak badu zeresanik gatazken konponbidean.
Lehen eguna: Nazioarteko komunitatea eraldaketa bidean
08:30 Akreditazioak
09:30 Jardunaldien irekiera
10:00 Miquel Alfonso Martínez (Nazio Batuetako aditua): 2010-ri begira, eraldakuntzak mundu gobernantzako erakundeetan. Nortzuk subjektu?
11:30 Alex Ugalde (Nazioarteko Harreman irakaslea EHUn): Ez zentralak diren gobernuen egitekoa maila askotako Gobernantzadun (multi level) Europar Batasuneko esparruan.
13:30 Bazkaria.
15:30 Alejandro Tietelbaum (AAJko kidea eta jurista: Nazio Batuei buruzko eztabaida. Zertarako Nazio Batuak? Ze leku dagokio instituzio honi gaurko munduan?
17:00 Atsedenaldia
17:30 Jaume Reyner (Zuzenbide Publiko irakaslea Tarragonako Unibertsitatean eta FOCDAko lehendakaria): Autodeterminazio eskubidea XXI. mendean.
Bigarren eguna: Gatazkak eta pertsonen eskubideei errespetua
09:00 Mateo Zuppi (Santegidioko Komunitatea): Bitartekaritza gatazketan: gizarteko sektore eta lobby ezberdinen papera.
10:30 Onno Sero (UNESCOko egitarauen koordinatzailea Katalunian): Nazio Batuen esku hartzea barne gatazketan.
12:00 Atsedenaldia
12:30 Amaia Andrieu (Irakaslea EHUn eta aditua genero kontuetan): Genero dimentsioa gatazken konponbidean.
14:00 Bazkaria.
15:30 Verena Graf (LIDLIP, Geneva): Bakea erdiesteko ahaleginak, testuinguru ezberdinen arteko alderaketa.
17:00 Atsedenaldia
17:30 Natalia Alvarez (Ikertzailea nazioarteko zuzenbidean, Aberdeen-eko Unibertsitatea): Joera eta mekanismo nagusiak gatazkak gainditzeko zereginetan.
19:00 Jardunaldien itxiera.
Erantzun
Sartu