Atzo goizean, urteko ohizko asanblada orokorrean, aurkeztu zen FEUSE Farmazilari Euskaldunen Elkartearen webgunea: Feuse.org . Ekitaldi berean Igor Horrillo farmazialariak depresioaren gainean egindako lanak saritu zituen FEUSE elkarteak.
Farmazia alorrean euskararen erabilera ahalbideratzea da FEUSE - Farmazilari Euskaldunen Elkartearen helburua. Horretarako, egun farmazia arloan lanerako aurkitzen diren beharrak eta hutsuneak bildu eta irtenbideak ematen saiatzen da elkartea.
Bestalde euskaraz idatzitako Farmazia eta Osasunari buruzko aldizkari eta argitalpen sorrera sustatzea da FEUSEren zeregina. Teknologia Berriak erabiliz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker garatu den Feuse.org Internet ataria erabiliko da horretarako hemendik aurrera.
Gaur egun, Elkarteak lan arlo desberdinetan aritzen diren 242 kide ditu: 13 Araban, 52 Bizkaian, 111 Gipuzkoan, 61 Nafarroan, 2 Lapurdin, 1 Nafarroa Beherean, 1 Burgosen eta 1 Malagan. Horietako 168 emakumezkoak dira eta 74 gizonezkoak.
Hasieran aipatu bezala, atzo izandako ekitaldian, depresioaren inguruan doktore tesia prestatzen ari duen Igor Horrillo farmazilari mendarotarrak Depresio nagusia izeneko lanagatik FEUSE saria jaso zuen elkarteko lehendakari den Peio Iturria farmazilari nafarraren eskutik.
FARMAZIALARI EUSKALDUNEN ELKARTEAk 2003an sortu zuen FEUSE SARIA, farmazia-arloan euskaraz idatzitako testu teknikoen kopurua eta kalitatea gero eta handiagoak izaten laguntzeko asmoarekin. Sari hau bi urtean behin ematen da. Parte-hartzaileek farmazialariak edo Farmazia Fakultateetako ikasleak izan behar dute eta saria 3.000 eurokoa da.
Erantzun
Sartu