EKE - Euskal Kultur Erakundeak Baigorrin egin duen ohiko Biltzar Nagusian Gogoetan.com ekimena aurkeztu du . Euskal kulturaren alorrean EKE-k koordinatzen duen 2020ko Euskal Herriko lurralde egitasmoa eta euskal kulturaren geroa eta erronketaz gogoeta irekia egiteko blog plataforma.
Gogoetan.com EKE.org euskal kulturaren atariaren blog plataforma berria da, euskal kulturaren geroa eta erronketaz gogoeta irekia egiteko, eta momentuz bi blog nagusi ditu:
Blogen azalpenetan dioen bezala: Euskal Herriko Hautetsien kontseiluak eta Garapen Kontseiluak galdeturik, eta Euskal Herria 2020 lurralde egitasmoaren karierara, Euskal kultur erakundeari euskal kulturaren erronketaz gogoetatzea eta epe ertainera ekintza konkretu batzuen proposatzen galdegina zaio.
EKE-k erabaki du gogoeta hori denei irekitzea, blog baten bidez bakoitzaren parte hartzea sustatuz. Zuen ekarpenek gure gogoetak aberats ditzaten, 2006ko apirilaren 20a aitzin helaraz itzazu ! Milesker aitzinetik !
Blogek parte-hartze moderatua dago eta moderazio horren xedea, blog askotan egiten den bezala, gehiegikerien (irainak, gaiaz-kanpoko ekarpenak...) eta argitaratze hutsak saihestea da.
Dudarik gabe, blogak tresna indartsuak dira elkarren arteko hausnarketa egiteko, sare sozialak sortzeko, hezkuntzarako, enpresa barnean ezagutza kudeaketarako, ... eta nola ez, Iparraldean abian jarri den ekimen honetan bezala, euskal kulturaren geroaz hausnartzeko eta eztabaidatzeko.
Euskal Kultura 2020 Hautetsien Kontseiluak eta Garapen Kontseiluak Euskal Herria 2020 deitu duten lurralde proiektuaren barnean kokatzen da. Azken hau hiru anbizio estrategikoren inguruan egituratzen da :
EKE.org webgunean gehitu den Gogoetan.com blog plataforma CodeSyntaxek duela gutxi kaleratu duen Bitakora blog aplikazioarekin egina dago.
Erantzun
Sartu