Teknologia albisteak

'Goienkaria' berrituaren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Goiena
2006-02-02 : 20:02

Orrialdiak 56, orain arte baino 16 gehiago. Horietatik, 32 izango dira koloretan. Hortaz, GOIENKARIA berrituak izango ditu orrialde gehiago eta horietatik gehiago koloretan, eta izango du informazio hobea.

GOIENKARIA, Debagoieneko astekaria, itxuraldatuta argitaratuko da

Edizio bakarrekoa

Aldaketa nagusia da aurrerantzean Debagoiena eskualde osorako (Arrasate, Bergara, Oñati, Aretxabaleta, Eskoriatza, Antzuola, Aramaio, Elgeta eta Leintz Gatzaga) berdina banatuko dela. Hau da, orain arte herriko edizio ezberdinak izan badira, aurrerantzean edizio bakarrekoa izango da.

Herri aldizkarien izenaren ordez herriaren izena

Aldaketa nabarmenetako bat da edizio bakarrekoa izatera, orain arteko herri aldizkarien izenak desagertu egingo direla. Aurrerantzean, hortaz, Arrasate Press, Berrigara, Aretxagazeta edo Ze Barri? mantxeten ordez, erabiliko ditugu herrien izenak: Arrasate, Bergara, Aretxabaleta, Eskoriatza…

Hiru atal nagusi

GOIENKARIA berriak izango ditu hiru zati nagusi: Debagoiena (eskualdeko informazioa), Herriak (non herri guztietako informazio lokala jasoko den, handienetik txikienera, guztira 25 orritan), eta G2a (Goienka2a), azken hau kultura, aisialdia eta komunikazioaren gainekoa.

Bost urteko ibilbidea

GOIENKARIA Debagoieneko astekaria orain dela 5 urte sortu zen (2000ko abenduan) eta 2001ean ibarreko herri aldizkari guztiak formatuz aldatu, astekari bihurtu eta GOIENKARIA barruan integratu ziren. 2006ko otsailaren 3an, eraldatuta agertuko da GOIOENKARIA.

Eskualde osoan 19.000 ale

Gaur egun, 19.000 ale banatzen dira, doan, ostiralero, Debagoienean. Horretaz gain, astelehenetan argitaratzen da Asteleheneko Goienkaria, 5.000 aleko tiradakoa. Hauetatik, 4.500etik gora etxez etxe banatzen dira urteko harpidetza kuota ordaintzen dutenen artean eta gainerakoak salgai jartzen dira egunkari saltokietan.

Goiena argitaratzaile

GOIENKARIA argitaratzen du Goiena Komunikazio Zerbitzuak Kooperatiba Elkarteak. Eskualdeko euskara elkarteen eta udalen artean sortutako komunikazio kooperatiba da. Prentsako atalaz gain, telebista (GOITB), telematika (Goiena.net eta Sustatu) eta irratia (Arrasate Irratia) ere kudeatzen ditu.

Berritze prozesuaren gaineko bloga

GOIENKARIA berrituaren aldaketa prozesu guztiaren berri emateko blog bat sartu dugu www.goiena.net/blogak/goienkaria.

Aurkezpen ekitaldia

GOIENKARIA berrituaren etorrera ospatzeko, aurkezpen ekitaldia egingo dugu ostiralean, hilak 3, Bergarako Miguel Altuna ikastetxeko areto nagusian, 18:30ean hasita.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago