Sustatu logoa Teknologia albisteak

EHUX: GNU/Linux banaketa EHUrako

Sustatu - Sustatu
2005-07-08 10:07

Hispafuentes enpresa madriltarrak Ubuntun oinarritutako GNU/Linux banaketa egingo du Euskal Herriko Unibertsitate publikorako. Banaketa EHUX deituko da.

Gazteleraz izango da, baina gaur egun euskaraz dauden itzulpen guztiak gehituko ditu.

Horrela iragartzen du Hispafuentes enpresak bere webgunean (geuk itzulia euskarara): "GNU-Linux banaketa, Ubuntun oinarritua, EHUX izenarkein joango da, eta, gaztelaniaz gain, orain arte euskaraz egin diren itzulpenak izango ditu bere baitan".

Gainera, Hispafuentes enpresak aholkularitza eskainiko dio EHU-ri zenbait alorretan: formakuntzan eta, besteak beste, ·itzulpenerako erraminta libreen erabilpena, EHUX-en euskarazko lokalizazioa jarraitzeko."

CD banaketa aurreikusita dago EHUX banaketa eskatzen duen guztientzat, hau da potentzialki 5000 irakasle eta 55.000 ikasle.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu