Teknologia albisteak

Sinposioa: "Hizkera Juridikoa eta Itzulpengintza: euskararen norabideak"

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2004-11-04 : 12:11

Azaroaren 17an eta 18an "Hizkera Juridikoa eta Itzulpengintza: euskararen norabideak" Sinposioa egingo da Bilbon; Deustuko Unibertsitateko Entzungelan. Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutua eta Herri Ardularitzaren Euskal Erakundea antolatu dute.

Egitaraua

Egitaraua

Azaroak 17:

Goizeko saioa

  • 9:30-10:00 Harrera ofiziala: Jon Koldobika Urrutia jn. txit argia, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria, eta Santiago Larrazabal jn., Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuko zuzendaria.
  • 1. hitzaldia: Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuko ekina: hogeita bost urteko ekarria, Santiago Larrazabal jn., Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Konstituzio zuzenbideko irakaslea, Euskara Juridikoaren Mintegiko kidea eta Euskal Gaien Institutuko zuzendaria.
  • 10:00-10:45. 2. hitzaldia: Jurista, itzultzailea eta itzulpen juridikoa, Enrique Alcaraz jn., Alacanteko Unibertsitateko Filologia Ingeleseko katedraduna.
  • 10:45-11:15. Atsedenaldia.
  • 11:15-12:00. 3. hitzaldia: Europako Erkidegoko antolamendu juridikoa, zuzenbide eleaniztuna. Horrek itzulpen juridikoan dituen ondorioak (aipamen berezia Europako Erkidegoetako Justizia Auzitegiari), José Palacio jn., Europako Erkidegoetako Lehen Auzialdiko Auzitegiaren Idazkaritzako administratzaile nagusia eta Auzitegi bereko Itzulpengintza Zuzendaritzan Espainiako Sailaren jurista-hizkuntzalaria.
  • 12:00-13:00. "Kode Zibila eta Lege testu elebidunak" sailaren aurkezpen ofiziala*. Ekitaldian, Jaime Oraá jn. txit gorena, Deustuko Unibertsitateko errektorea, mahaiburu izango da eta alboan izango ditu Idoia Zenarrutzabeitia and. txit gorena, Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio Saileko sailburua, Jon Koldobika Urrutia jn. txit argia eta beste agintari batzuk, hurrengo erakunde hauen izenean: Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saila eta Euskaltzaindia.

Arratsaldeko saioa

  • 16:30-17:15. 4. hitzaldia: Itzulpen juridikoa eta euskararen historia, Cesar Gallastegi jn., Zuzenbide Fakultateko administrazio zuzenbideko irakaslea, Euskara Juridikoaren Mintegiko kidea eta Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuko kidea.
  • 17:15-18:00. 5.hitzaldia: Gerra ondoko itzulpen juridikoaren bilakaera: joerak eta emaitzak, Gotzon Lobera jn., Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailean euskara sustatzeko zuzendari nagusia, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko euskara tekniko-juridikoaren irakaslea eta Euskara Juridikoaren Mintegiko kidea.
  • 18:00-18:20. Atsedenaldia.
  • 18:20-19:05. 6. hitzaldia: Hizkuntzalaritza eta itzulpen juridikoa, Adolfo Arejita jn., Deustuko Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultateko Euskal Filologiako irakaslea, Labayru Institutuko kidea eta Euskaltzaindiko euskaltzain osoa.
  • 19:05-19:20. Galde-erantzunak.

Azaroak 18:

Goizeko saioa

  • 9:30-10:20. 7. hitzaldia: Jurista euskalduna, jurista elebiduna, Andres Urrutia jn., notarioa, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko foru zuzenbide zibileko irakaslea, Euskara Juridikoaren Mintegiko koordinatzailea, Euskal Gaien Institutuko kidea eta Euskaltzaindiko euskaltzain osoa.
  • 10:20-11:00. 8. hitzaldia: Itzulpenaren harian: IZOren ekarria Eneko Oregi jn., zerbitzu horren burua.
  • 11:00-11:30. Atsedenaldia.
  • 11:30-12:15. 9. hitzaldia: Zuzenbidearen irakaskuntza eta euskara, itzulpenaren ikuspegitik: Deustuko Unibertsitatea, Esther Urrutia and., Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko zuzenbide zibileko irakaslea, Euskara Juridikoaren Mintegiko kidea eta Euskal Gaien Institutuko kidea.
  • 12:15-13:00. 10. hitzaldia: Zuzenbidearen irakaskuntza eta euskara, itzulpenaren ikuspegitik: UPV-EHU, Itziar Alkorta and., Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko zuzenbide zibileko irakaslea.
  • 13:00-13:15. Galde-erantzunak.

Arratsaldeko saioa

  • 16:30-18:30. Mahai-ingurua: Euskarazko testugintza juridikoa, itzulpenaren eskutik. Mahai-inguruaren moderatzailea Jon Landa jn., Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko zigor zuzenbideko irakaslea, izango da, eta hurrengo hauek izango dira parte hartzaile: Esteban Umérez jn., abokatua, Justizia euskaraz elkartekoa, Josu Barambones jn., Justizia Auzitegietako itzultzailea, Karlos del Olmo jn., Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko lehendakaria, Leire Zenarruzabeitia, UZEIren izenean, eta Manu Arrasate jn., IVAP-HAEEko Itzultzaileen Zerbitzu Ofizialeko kidea.
  • 18.30. Itxiera-ekitaldia: Rosa Miren Pagola and. txit gorena, Deustuko Unibertsitateko Ikasleen eta Hizkuntza Politikako errektoreordea.

Antolatzaileak:

Informazio gehiago

Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuko webgunean informazio gehiago eta izen-emate orria jasotzen da.

Erantzun

Sartu