Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbaran urriaren 27an inauguratu zen "Disidentziak oro" erakusketa. Azpititulua hau da: "Poetikak eta arte ekinbideak euskal trantsizio politikoan (1972-1982)" eta Fernando Golvanok komisariatu du. Euskadiko trantsizio politikoaren lehen hamarkadan (1972-1982) sortu ziren kulturarekin eta artearekin zerikusia duten hainbat mugimendu bateratzen dira. 2005eko urtarrila bitartean izango da zabalik erakusketa.
Garai hartan, 1972-1982, garatu ziren ekimenak, artista, idazle, diseinatzaile eta musikoek bultzatutakoak ziren. Jarrera kritikoa, satirikoa, inkonformista zuten, baita iragankorra ere, garai konbultsibo haiei zegokiena.
Garaiko talde, kolektibo eta aldizkari disidenteen lanak ikusi daitezke erakusketan: kartelak eta bestelako lan grafikoak, disko eta liburu azalak, aldizkariak, margolanak... Ez Dok Amairu, Kurpil, Euskadi Sioux, Ustela, Pott Banda, Oh Euzkadi!, Cloc, Kantil, Txomin Barullo, Caballo Canalla a la Calle... Denek dute lekua "Disidentziak oro" erakusketan.
Erakusketa dela-eta, garai hartako testigantza zuzena eman dute hainbat pertsonek, mugimenduko taldeetako kideek. Guk hona ekarri ditugu Miguel Angel Elkoroberezibarrek eta Rafa Castellanosek gaiaren inguruan aurkeztutako idatziak. Duda barik, ezin hobeto aztertzen eta azaltzen dute 1972-1982 bitartean bizitakoa.
Erantzun
Sartu