Deustuko Unibertsitateak QV@l proiektua landu du. Web sistemen kalitatea balioztatzeko metodologia erraz eta azkarra garatu dute eta web sistemen kalitatea bermatzea du helburu. Metodologia hori Web Ingeniaritzan berritzailea da, ez dago horrelako erraztasun eta ezaugarriak dituen besterik.
Erraza eta azkarra
Batetik, metodologiak balioztapen-mekanismo erraz eta azkar bat erabiltzen du, hiru oinarri dituen mekanismoa:
Ezaugarri horiek direla medio, ez da beharrezkoa web sistemen garapen-prozesuan integratua egotea. Ondorioz, ez du prozesu hori moteltzen.
Fazetak
Metodoaren bizkortasuna ziurtatzen duen beste faktore garrantzitsuetako bat da aplikazioak bete behar dituen ezaugarriak esleitzeko erraztasuna. Horretarako erabiltzen den estrategiak kontzeptu berritzaile bat du oinarri: fazetak. Fazeten bidez, edozein erabiltzaile gai izango da aplikazioaren betebeharrak zein diren erraz eta azkar identifikatzeko, eta, ondorioz, baita betetzen dituen ala ez jakiteko ere.
Sistematizazioa
Sinpletasuna bermatzen duen azken faktorea metodologiaren sistematizazioa da. Balioztapen-metodoa edozein kasutan sistematikoki aplikatu ahalko da; hau da, independentea izango da domeinuari eta aplikatuko den web aplikazioari dagokienez. Hala, beste metodologia batzuetan beharrezkoak diren egokitzapen-pausoak desagertzen dira.
Azkenik, balioztapenari bideratuta dagoen metodoa izanik, ez du soilik softwarearen kalitatea neurtzen, baizik eta neurtu behar diren kalitatearen minimoak zein diren zehazten du, eta sistemak minimo horiek betetzen dituen ala ez egiaztatzen du.
Enpresa txiki eta ertainentzat
Bereziki interesgarria izan daiteke metodologia hau enpresa txiki eta ertainentzat, bere sinpletasuna dela eta. Izan ere, enpresa horiek baliabide gutxiago izaten dituzte, eta, tresna honi esker, beren web produktuetan kalitate minimo bat ziurtatzeko aukera izango dute.
Zehatzago, metodologia interesgarria izango da enpresa-mota hauentzat: softwaregintzan ari diren enpresentzat, web produktuak kontsumitzen dituztenentzat eta aholkularitza- eta balioztapen-zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresentzat.
Qv@l proiektuaren gaineko informazio gehiago hemen.
Erantzun
Sartu