Donostiako Koldo Mitxelena kulturuneko fonotekan, "Nonahikotasuna lortzea" erakusketa dago ikusgai, urtarrilaren 12tik otsailaren 7ra bitartean. Arte digitalaren historia aztertzen du, 10 urteko ibilbidea alegia. Arlo digitalean sorkuntza lantzen duten mundu osoko 35 artisten lanak batzen ditu erakusketa honek. Erakusketa fonoteka bisitatuta edo etxetik ikus daiteke.
35 artisten lanak
Koldo Mitxelena kulturuneak, Murtziako Párraga Zentroak, Espacio Xtra- CajaMurcia Fundazioak, eta Kanaria Handiko Las Palmasko CAAMek elkarlanean antolatutako egitasmoa da. Murtzian eta Kanarietan aldi berean egin zuten erakusketa 2003ko urriaren 15etik azaroaren 14ra.
Guztira 35 artisten lanak aurkitu daitezke erakusketan:Mark Amerika, Ben Benjamin, Antoni Muntadas, Hal Foster, Lev Manovich, Timothy Druckrey, Benjamin Weil, Steve Dietz eta Surveillance Camera Players kolektiboarenak, esate baterako.
Eraldaketaren esparruan
Jose Luis Brea da erakusketaren komisarioa eta katalogoan biltzen ditu erakusketaren gaineko azalpenak. Brearen hitzetan, erakusketaren "helburu nagusia net-artearen historia labur bat egitea da, baina ez genero edo arte forma berri edo sendotu samar baten ikuspegi inmanente batetik abiatuta, baizik eta, batez ere, gaur egungo komunikazio gizarteetan esanahiaren, irudikapenaren eta komunikazioaren jardunetan gertatzen ari den eraldaketaren esparruan net artearen agerpenak zer adierazten duen eta zer dakarren jakitearen aldetik".
Net artearen historia txikiak hamar urte ditu eta Brearen ustez, hau da oinarria: "net artearen lehen garapenean (sortu eta lehen hamar urteetan) garrantzia izango duena zera izango da, hain zuzen, gaur egungo gizarteetan ikus ekonomian eta produkzio sinbolikoan gertatzen ari diren aldaketa handiak aurreratu eta eszenaratu dituela komunikatzeko jardun mota berri honek".
Eskuraezina eta moldakaitza
Komisarioak Interneten sortutako artearen baitan funtsean interesatzen zaizkion bi ezaugarriak aipatzen ditu:
Erakusketa espazioa
Net-artea ikusteko ordenadorea ez den beste espaziorik behar ez denez, banaka-banaka aztertu da nola aurkeztu erakusketa bere ibilbideko toki bakoitzean. Hala, Kanaria Handiko Las Palmasko CAAMen prestatutako espazioa kubo bat izan zen, kristal batez bi zati berdinetan banatua. Alde batean, ikusleek zenbait ordenadore eskura zituzten, haietan artelanak ikusteko. Kristalean barna islatzen ziren, eta, haiekin batera, begiratzen ziren artelanak ere bai.
Murtzian, arkitektura eta diseinu futuristako leku berri batean, Xtra espazioan, jarri zen, artelanak ikuskatzeko 30 espazio independente eskaintzen zirela.
Azkenik, Koldo Mitxelena Kulturunean, Fonotekan jarri da, Ixone Arregi artistaren eskutik Fonoteka guztiz eraldatu eta erakusketarako moldatu eta gero. Fonotekan jarri dituzten ordenagailuetan ezagutu daitezke obrak. Baina, hala ere, norbere etxeko ordenagailuetatik ikus daitezke erakusketa osatzen duten lanak, nola ez, Internet bidez.
"Urbana Global"
Aurrekoaz gain, Internet arloko artearen gaineko beste egitasmo bat jarri dute abian: "Urbana Global"; iDEOlab-ek landutako interaziozko artearen gaineko proiektua da.
Gasteizko Montehermoso kultura etxean ikusi ahal izando da otsailaren 15a bitartean. Martxoaren 1etik aurrera, webgune batean ezagutu ahal izango dira arte digitaleko lanak.
Erantzun
Sartu