Teknologia albisteak

Euskarazko prentsa: estrategia posibleak

Erabiltzailearen aurpegia
Iban Arantzabal - Zamudiotik
2003-11-28 : 18:11

Ezkutuko galdera da: estrategiak posibleez berba egiten da, baina intuitzen da posibleak diren estrategiak badirela eta ez direla. Horixe izan da hiru hizlariren gaia Topaguneak antolatutako jardunaldietan. Duela minutu bat esandako hitzak jaso ditugu Sustatun.

Euskarazko prentsak baditu arazoak: Horietako bat da gaur tratatzen dena elkarlana:

  • Alazne Aierstaran. Drogetenitturri kazetaren koordinatzaile eta informazio zientzietan doktoregaia.

Euskal Herrian 67 herri aldizkari daude, maiztasun ezberdinekin. Araban eta Ïparraldean gutxi, baina Gipuzkoan %40a. Topagunean 34 dira bazkide. Berria da egunkari nazional bakarra. Asteon aldizkaria aterako dela ere esan du eta horrek, telebista oinarri izango duen aldizkariak 60.000 ale banatzen hasiko da.

Bi esparru argi utzi ditu: Nazio mailakoa eta tokiko hedabideena. Galdera batekin amaitu du bere hamar minutuko tartea: Ikusten denez, gaia iraekia da oso, borborka dabil ahotik ahora. Adostasunik ez dago, baina adostasunerako borondatea bai. Etorkizun hurbilak argirik ekarriko al dio gaiari?

  • Juan Mari Larrarte EKTSAko administrazio-kontseiluko idazkaria

Sarreraren ostean JuanMari Larrartek hartu du hitza: Kronika izan da lehenengo pausoa eman zuena eta Egunkaria eta Galtzaundi hurrengoak. Hiru proiektu daude astean sei egunetan banatzen direnak, Lea Artibai-Mutrikukoa, Oarsoaldekoa eta Tolosaldekoa. Larrarteren esanetan, ekimen hauek, 8 orrialdekoak dira. Balioa dute ze eguneroko informazioa egunero eta euskaraz jasotzen dute herritarrek.


- Urrats berri bat da herri aldizkariek egin dutenetik.
- Publizitatearentzat interesgarri izateko bidean doa. Bakarka 5.000 dira, baina egunero-egunero, elkartuta, ale pila bat dira. Publizitatearentzat inportanteak izan daitezkeen tresnak izan ditzakegu. Euskara interesgarri izan daiteke.
- Zabalkundea: milaka lagun ohitzen ari gara euskaraz irakurtzera bideratzen. Orain, egunerokoak beste intentsidade batekin laguntzen dio ohitze horri.
- “Hitzak” egunkariek harpidetzak ordaintzera ohitzeko ere balio du. Doako elementuak beharrezkoak dira, baina aldamenean euskarazkoak ordaintzen direla zabaltzea ere inportantea da aurrera begira.

Aurrera begira zer:


- Lortzen ari gara proiektuak martxan jartzea elkarlanean. Elkarlanean oinarritutako proiektuak dira. Euskara elkarteekin bat eginda sortuak dira.
- Euskal prentsak sendotasunaren bidea egin behar du. Enpresa egitura sendoak. Gizarteratze kanpaina indartsuak eta hori dena elkarlanean. Egitura enpresarialak behar ditugu. Publizitatearen ekarpena bideratu behar dugu. Euskal produktuak interes bihurtu.

Denon artean badugu zeregina. Tokikoek zein nazionalek zein instituzioek. Prestigio kanpainak behar ditugu, etengabe. Zergatik daude behin eta berriz autoan goazenetsko gerrikoa jartzeko anuntzioak jartzen? Maila berean behar ditugu prestigio kanpainak euskal irakurleak erakartzeko.

  • Nerea Azurmendi (kazetaria eta Zabalik aldizkariko zuzendaria 4 urtez): Estrategia finkatzeak informazioa eskatzen du. Euskal Esparru komunikatibo horren definizioan eta garapenean egin behar da lan. Informazio gabezia nabarmenak ditugu. Euskararekin zerikusia duten erreferentzia munduan geratu gara beti, baina orain bigarren zatira jo behar dugu. Kontuan izan behar ditugu: merkatua, enpresa…

Beharrezkoa da hartzailea zein den jakitzea. Nori heldu, nola heldu… lehia funtzionala dago gure artean, baina gure aurkariak gaztelanieraz egiten dutenak dira. Horiek dira konpetentzia eta sekulako distantzia dute gure aurretik: merkatua ezagutzen dute, badaude aurreikus daitezkeen eran futzionatzen duten irizpideak, esaterako, iragarkien kasuan. Merkatua egunen batean ondo ezagutzen badugu, demostratu ahal izango dugu ia badagoen tira egiteko zerbait edo ez. Enpresa ikuspegitik erabakiak hartzeko informazioa falta dugu.

  • Joxe Mari Muxika (Topagunea euskara Elkarteen Federazioko Lehendakaria)

Lau ahulgune entzun ditu aurreko hizlariengandik:

Merkaturik ez da ezagutzen.
Kanpainak egin behar dira produktuak salduko badira.
Publizitate falta.
Sendotasun enpresarial falta.

Topaguneak eginkizun bakarra du, euskararen erabileran lana egitea.Orokorrean dugun erronka da, ez puntuala. Internet, irratia eta telebistak ere kontuan hartu behar dira. Idatzizkoa da, hala ere, indar egin behar dugun esparrua.

Ekintza bezela planteatzen dira linea hauak:

Banaketa masiboa. Ekonomikoki arazoa dugulako ez zabaltzea huts egitea litzateke. Helburua tokiko albisteak zabalduz euskara erabilaraztea da.

Ez dugu zertan tokia bata besteari kentzen aritu beharrik. Enpresa sendo eta modernoak behar ditugu. Profesionalez jantziak, ez medio prekariotan, baizik eta modu duinean lana egingo dutenak. Puntako teknologia

Herri eta eskualdetako astekariak gehitzea da helburua. Merkatu handiko iragarkietara heltzeko Topaguneak landu du Asteaon astekaria.

Erantzun

Sartu