Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) Historia Sailak Historia aldizkari elektronikoa aurkeztu du gaur UEUren Bilboko egoitzan. Aldizkari honetan, kalitatea zainduz, orotariko historia lanei egingo zaie leku eta bere helburu nagusien artean historiagile eta historiazale euskaldunen arteko harremanak garatzea aurkitzen da. Kondaira.com osorik euskaraz izango da eta historia gaiez arituko da, horretan aitzindari delarik. Aldizkaria sei hilero agertuko da eta doakoa izango da.
www.kondaira.com osorik euskaraz izango da eta historia gaiez arituko da, horretan aitzindari delarik. Aldizkaria sei hilero agertuko da eta doakoa izango da.
Mikel Aizpuru Historialariaren esanetan, gaur aurkezten den aldizkari honek ekarpen handia egiten du: 1973an Udako Euskal Unibertsitatea lehen aldiz antolatu zenetik historiak presentzia nabarmena izan du bertan. Ordutik hona hogeita hamar urte igaro dira. Tarte horretan UEUko Historia Sailak lau belaunaldi ezagutu ditu, euskaraz historiaren inguruko ehunka hitzaldi, ikastaro eta jardunaldi antolatuz. Aldi berean euskal autogobernuaren garapenak maila unibertsitarioan eta ez unibertsitarioan historia euskaraz irakastea ahalbidetu du. Nolanahi ere euskaldun historialariek oraindik hainbat erronka dituzte.
Hutsune nagusietako bat irakasgai eta hitzaldietan euskaraz esandakoa testu-idatzira eramateko zailtasuna da. Hola, maila idatzian ez dira gehiegi euskaraz historiaren inguruan ekoizten diren artikulu eta liburuak. Horregatik, hainbat alorretan aurrera egin bada ere, 1981ean UEUko historia sailak aipatu zituen xedeak, hein handiz, oraindik eginkizun daude: Historialari sakabanatuak elkarganatzea eta euskal historialarien arteko koordinakuntza indartzea; Historiarako euskara normalizatu bat sortu eta finkatzea eta Historiaz euskaraz egiten diren edo egin litezkeen lanak bizkortu eta zabaltzea". Orain aurkezten den Kondaira aldizkariak asmo hauek guztiak gauzatzen laguntzeko aparteko aukera eskain dezake.
Ondoren, Jurgi Kintanak, Kondaira.com-eko zuzendariak proiektu honen nondik norakoak azaldu ditu: "Kondaria.com historiaren inguruko euskarazko aldizkari elektronikoa da. Orain arte ez da euskaraz historian espezializaturiko aldizkaririk egon, eta Kondaira hutsune hori betetzeko asmoz sortu da. Kondaira UEUko Historia Sailak sortu du Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzari esker eta seihilabetekaria izango da. Kondaira doakoa da, eta interneten dago mundu guztiarentzat eskuragarri. Formatu elektronikoak paperezko aldizkariek baino zabalkunde eta aukera interaktibo handiagoak ahalbidetzen ditu. Kondaira historian interesa duten guztiei zuzenduta dago: historia irakasle, ikertzaile, ikasle zein historiazaleei".
Baina zer topatuko dugu aldizkari honetan?
Erantzun
Sartu