Oso hausnarketa interesgarriak irakurri dizkiot Asier Arrieta publizistari aurreko asteko ARGIAn. Besteak beste dio: "Euskaraz bizi nahi dut (Kilometroak festakoa) bezalako leloek ez naute batere konbentzitzen.
Badakit hau ez dela itzultzaileen posta zerrenda, baina nola euskaratuko zenukete zuek hau?
Harrapazan/k. Ba... Arrietak aipatu pizzeria kate hoietako batean honela jarri dute:
Euskaldunoi maiz gertatzen zaigun moduan (ez soilik txikiteoan gaudela... berez ere) "erre"ak ahozkatzeko arazoak badituzu aixkire... ez hau jendaurrean ozenki irakurri.
Tira, horra bide batez Asier Arrietak esandakoak:
Merkatua badago. Gero eta euskal hiztun gehiago dago. Errentagarria den? Nik uste ezetz, arrazoi sinple batengatik: erdarazko kanpaina berdin ulertuko du euskaldunak eta erdaldunak. Euskarazko kanpaina euskaldunok soilik ulertzen dugu. Eta kanpaina bi hizkuntzatan egitea garestiagoa da. Baina gero eta iragarki gehiago egin behar dira euskaraz. Batetik euskararen mesedetan delako, eta bestetik, euskaraz iragarritako produktuekiko jarrera positiboagoa lortzen delako. Orain iragarle gutxi daude publizitatea euskaraz egiten dutenak: instituzioak, kutxak... Gizartearekiko konpromiso bat dutelako egiten dute. Baina beste iragarleei esango nieke kontutan izan dezatela, Pizza-Hut eta Telepizza bezalakoen iragarkiak elebidunak direla. Enpresa horiek multinazionalak dira, eta badakite zer egiten duten.
"Euskaraz bizi nahi dut (Kilometroak festakoa) bezalako leloek ez naute batere konbentzitzen. Eta gaurko publizitatea ikusita, argi dago mezu horrek ez duela ezer esaten. Kotxe marka batek ez dit esaten: Erosi Audi edota Gozatu Audi. Zeren bezeroari esaten bazaio erosi, erantzuna da ba ez. Jendeari beti esan izan zaio: hitz egin euskaraz, hitz egin euskaraz... eta horrela, behartuta, ez dago zer eginik. Ez gaude militantzia garaian. Mezuak goitik behera aldatu behar ditugu, askoz modernoagoak eta positiboagoak izan behar dute. Euskara ez dadila gure ume gaixoa izan. Imajinatzen al duzue Ford enpresako lehendakaria esanez: mesedez, erosi kotxe hau, bestela enpresa itxiko dugu?»
Erantzun
Sartu