Sustatu logoa Teknologia albisteak

Aurkitu: Elkarte Kulturalen atari berria

Helburuak epe labur eta ertainera:

Helburuak epe labur eta ertainera:

  • Euskal Herriko elkarte kultural guztien informazioa denon eskura leku bakar batean izatea, Aurkitu-k sortuko duen datu-basean.
  • Mota berdineko elkarte kulturalak harremanetan jartzea.
  • Euskal Herriko elkarte kultural guztien (ofizial nahiz ez ofizialen) albisteak eta idatziak online argitaratzea.
  • Elkarte Kulturalak sustatzea.
  • Euskal Herrian Euskara sustatzea eta teknologia berrietan (bereziki Internet-en) euskarak duen presentzia indartzea.
  • Elkarte Kulturalak kontratatzen dituzten erakundeentzat (enpresa pribatuak, udaletxeak, etab.) erreferentzia izatea elkarteak kontratatzeko garaian.
  • Euskaldunok, elkarteek online izango duten agenda kontsultatzea atariaren bitartez.
  • Elkarte Kultural guztiek web orrialde propioa dohainik izatea (Euskaraz eta bakoitza beren domeinuarekin).
  • Elkarte Kulturalentzat Internet aholkularitza.
  • Elkarteek online izango dituzten eztabaidak moderatzea eta giro ona sortzea.

Elkarteek, atariaren bitartez beren burua ezagutarazi ahal izango dute. Atarietan ohikoak diren zerbitzuez gain (eztabaidak, txata, bilatzailea, deskargak, etab.) guztien gainetik balore gehigarria dituzten zerbitzu interesgarri batzuek eskainiko ditugu Aurkitu.com-en, adib.; Euskal Herriko herri bakoitzean dauden elkarte kultural guztiak, datu base aberats batean egongo dira.

Elkarte bakoitzak, bere albisteak online argitaratzeko aukera izango du eta, planifikatuta duten agenda ere denen eskura utzi ahal izango dute; denek jakin dezagun non eta noiz dituzten hurrengo saioak.

Elkarte mota bakoitzak, eztabaidatzeko txokoa izango du, eztabaida pertsonalizatua deritzoguna, beste herriko antzeko elkarteak ezagutzeko, elkar informatzeko, nola funtzionatzen duten ikusteko. Azken finean, harremanetan jarri, elkar laguntza bat izan dezaten sektore bereko profesionalen artean.

Nahiz eta kulturarekin erlazioa duten elkarteei emango diegun lehentasun berezia, edonork erabili eta parte hartu ahal izango du aurkitu.com atarian:

Bai, elkarte hauen informazioa lortu nahi dutenek (enpresek, udaletxeek, etab.), baita ere elkarte edo enpresa izan ez arren albiste kultural bat edo agendan argitaratu nahi dutenek. Elkarteen agenda kontsultatu nahi dutenek edo eztabaidetan parte hartu, posta zerrendetan izena eman, idatziekin... Laburbilduz; atarian izango diren hainbat zerbitzu erabili nahi duen edonorentzat izango da Aurkitu.com proiektua.

Elkarteentzako Internet Zerbitzu eta aholkularitza da Proiektu honen helburuetako bat;

Zerbitzuak

  • Atal honetako helburu nagusia webgunerik ez duten elkarteei bat sortzea da. Webgunea dohainik izateko baldintza bakarra aurretik datu-basean egotea izango da. Elkarte hauen webguneek, beraien domeinu propioa izango dute, adib. www.elkartearenizena.org.

Webguneak hizkuntza bakarrean diseinatuko dira, Euskaraz.

  • Internet eta webguneak diseinatzen ikasteko ikastaroak, 16 ordukoa bakoitza.

Ikastaroen helburua, guk diseinatzen dizkiegun web orriak beraien gisa berritu eta handitu ahal izatea da.

Zerbitzu hauekin sozialki gauza ugari lor ditzakegu:

  • Internet-era konektatzen garen Euskaldunon portzentaia handitzea.
  • Elkarte Kulturalak sustatzea.
  • Euskarazko edukiak Internet-en gehitzea.

Aholkularitza

Sail honetan egongo den beste zerbitzu bat, aholkularitza deritzoguna da, hau da; domeinuak erosten lagundu, internet-eko bilatzaileetan sustatzen lagundu, prentsa harremanak nola egin erakutsi, beraiek izan ditzaketen web orriaren testing-a egin (azkartasuna, diseinua, etab. berrikusi eta txosten baten bitartez azaldu), internet hornitzaileekin izan ditzaketen arazoak konpondu, prezio onenak aurkitu Internet-era konexioa izan nahi duten elkarteentzat, konexio mota onenak aukeratu, etab.

www.aurkitu.com

Aurkitu Internet Elkartea

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu