"Euskadi" Itzulpen Sariko Epaimahairen Jakinarazpena
2003-10-20 11:10
Euskarazko itzulpen onenaren Euskadi literatur sariko EPAIMAHAIAREN JAKINARAZPENA
Aurtengo aurre-finalistetako batekin araudiko 6.2 artikuluaren inguruan sortutako gorabeheraz (eta puntu horrek honela dio: Lan finalisten itzultzaileei honako deialdi honetan jarritako oinarriak espresuki onestea eskatuko zaie), epaimahai honek aho batez ondorengoa jakinarazten du:
- - Ezarrita dagoen araudia zuzen eta behar bezala bete dela aurtengo itzulpen onenaren Euskadi sariduna izendatzeko urrats guztietan, baita finalistak izendatzerakoan ere. Beraz, ezin zaio inori aurpegiratu oker edo bidegabeki jokatu izana.
- - Aipatu artikuluaren inguruan, gure ustez, komeniko litzateke sari hauen antolaketan zeresana duten erakunde, elkarte, lege-aditu eta gainerakoak biltzea eta lasai eta patxadaz arau honen zergatikoa eta zentzua aztertzea, hurrengo urteetarako aldaketarik egitea komeni baldin bada, adostasunik zabalenaz egin dadin, eta betiere sari hauek merezi duten ospe eta izen ona gorde ditzaten.
Gasteizen, 2003ko urriaren 13an.
Epaimahaia: Iñaki Mendiguren Bereziartu, Jon Alonso Fourcade, Mikel Garmendia Ugarte, Manu Lopez Gaseni, Karlos del Olmo Serna.
Erantzunak kargatzen...