Euskara dendetan, Elkarteetan eta Enpresa Txikietan
Proiektuaren oinarria hitzarmen bat da, Udala eta Dendari-Ostalarien, Elkarteen eta Enpresa Txikien artean egindakoa. Parte hartzea borondatezkoa da. Hitzarmen horren bidez, Hitzarmenkideek berbaz edota idatzizko harremanetan euskara erabiltzeko konpromisoa hartu dute eta, Udalak Artez Euskara Zerbitzuaren bidez laguntza teknikoa eskaintzeko konpromisoa.
Plana eskualde osoan egingo da: Laudion 125 partaide daude, Amurrion 75, Artziniegan 9, Aiaran 4 eta Orozkon 12. Laudion parte hartzen dutenetatik 100 denda/tabernak dira, 15 enpresa txikiak eta 10 kultur elkarteak. Uste baino erantzun hobea izan da. Normalean %50ak parte hartzen du baina, Laudion, askoz gehiago izan dira: denden %80k baietza eman du, elkarteen %83k eta enpresa txikien %94k. Enpresa txikien parte hartzea nabarmentzekoa da.
Partaide bakoitzari laguntza teknikoa eskaintzen zaio:
Itzulpenak: fakturak, prezio zerrendak, tiketak, publizitate poltsak, etab.
Errotulu estandar eta pertsonalizatuak egingo zaizkie: ordutegiak, eskaintzak, merkealdia, itxita-zabalik (metakrilatozkoa).
Hiztegi pertsonalizatua: Merkatari-ostalariei 7.000 hitzez osatutako hiztegia eman zaie. Elkarte eta enpresa txikiei hiztegi elektronikoa jarriko zaie, osatuagoa, 14.000 hitzetakoa.
Taloitegiak: fakturak, ordainagiriak, entrega agiriak, loteria, ...
Euskaraz nola idatzi: Kale izendegia, zenbakiak, hilabeteak, faktura ereduak, etab.
Telelaguntza: aholkularitza iraunkorra telefonoz, faxez edo posta elektronikoz: itzulpenak, zalantzak, etab.
Proiektuaren ebaluazio iraunkorra egiteko neurgailua
Hinat-Merkataritza. Horren bidez, hasierako egoera zehatz-mehatz zein den jakiteaz gain, urtez urte ematen diren urratsak ondo ebaluatzeko aukera dugu. Arlo hauek aztertuko dira: ezagutza, kanpo erabilera, barne erabilera, motibazioa eta corpus eta euskararen kalitatea.
Erantzunak kargatzen...