Literatura eskola antolatu dugu Larrabetzun
Bihotz Bakartien Klubak irakurlearen matxinada aldarrikatu du bere sorreratik, irakurlearen parte hartze aktibo barik literatura agoniara kondenatuta dagoela uste dugulako. Horixe da Larrabetzun Literatura Eskola antolatzearen arrazoia. Urrian hasi eta ekainean bukatzeko, hilean larunbat goiz batez bilduko gara.
Literatura aktiboa aldarrikatuz, bermatuko dugu eskolak biziak izatea, oso dinamikoak, eztabaidak nagusi izatea, dakitenen eta ez dakitenen arteko etengabeko hartuemona eta inork pentsatzen duena esan barik ez geratzea. Eskolen ardura Iñigo Aranbarri idazlearena izango da. Bera izango da irakasle eta artezlea. Horrez gain, zenbait gairi buruz berba egiteko gonbidatuak edo hizlariak izango ditugu.
Gai zerrenda eta gonbidatuak:
Pizkundea: Aitzol modernitatearen kontra
Banguardien arriskuak: Vladimir Maiakovsky eta Aime Cesaire. Gonbidatua: Jose Luis Otamendi.
Literatura Aldizkariak: Euzko Gogoatik gaur egunera. Gonbidatua: Mikel Elorza.
Kazetaritzatik literaturara. Bi eredu: lekukotasun historikoa eta bidaia kronikak. Gonbidatua: Alberto Barandiaran.
Gabriel Aresti. Gonbidatua: Koldo Izagirre.
Joseba Sarrionandia: denbora eta espazioa
Antzerkia Euskal Herrian. Gonbidatuak: Mikel Martinez, Josu Kamara, Antton Luku eta Antzerkiola Imaginarioa.
Antilogika arma legez: Pernando Amezketarra eta Nikola Agirre Metxa
Silvia Plath, Alejandra Pizarnik eta Anne Sexton: Heriotzaren marka. Gonbidatua: Kirmen Uribe.
Erantzunak kargatzen...