Sautrela saioa hasiko da berriz ETBn
Saioaren egitura nagusia
Funtsean egitura nagusia ez du aldatu Sautrelak, erreportajeak eta elkarrizketak jarraituko dute saioaren oinarri izaten, horrez gain, Martin Tejeriak irakurritako hainbat literatur perla, hainbat idazle ospetsuk idazteari buruz eginiko hausnarketak eta zenbait pintore eta marrazkilariri zuzendutako Bernardo Atxagaren poesia errezitatuak izango dira. Kritikaren atalean Jose Luis Padron, Amagoia Iban eta Igor Estankona izango ditugu bidelagun.
Patxi Iturregi lehenengo gonbidatua
Sautrelako lehenengo saiorako Patxi Iturregi idazlea gonbidatu dugu, berarekin arituko gara solasean, argitara eman berri baitu Behi eroak izeneko ipuin bilduma, bere bigarren liburua hain zuzen ere.
Tropelari tiraka
Gure erreportaiak berriz, euskal letren mundu edo mundutxo honetan uda aurretik orain arte dabilen eztabaida bat hartuko du hizpide. Tropela izenburua zeraman artikulu batetik hasita, hainbat egilek bat egin du orduko iritziekin, eta batek edo bestek aurka egin ere bai. 30 eta 50 urteko idazleen arteko belaunaldian dago eztabaida, askok uste baitu irakurleen arreta euren aurreko belaunalditik euren osteko gazteengana joan dela, erdian dauden guztiengan erreparatu barik.
Erantzunak kargatzen...