Teknologia albisteak
2

Gipuzkoako diputatu nagusia euskaltzale koherentea da

Erabiltzailearen aurpegia
zakarias aiztierdi - Altza
2003-07-22 : 11:07

Berriak atzo kaleratu Gipuzkoako Diputatu Nagusiari egin elkarrizketa ezin interesgarriagoa izan da.

Ondo esanak eta, zer esanik ez, hobeto EGINAK kontuan hartzen direla erakutsiz hona hemen nire lekukotasuna. Zorionak eta eutsi bide horri (euskarari dagokionean; beste kontuak...). Hona hemen berak esandako zenbait gauza:

"Nahiko nuke euskaltzaleek igartzea diputatu nagusia euskaltzale koherentea dela. Nire agerpenetan hizkuntzen erabilerari buruz orain arteko jarrera ezberdinak hartu ditut, eta kontraesanak sortzen dira nahigabe. Batzar Nagusietako aurreneko agerraldian erdaraz egin nuen zati nagusiena, bigarrenean euskaraz, eta Jesus Mari Alkainen omenezko ekitaldian dena euskaraz egin dut enpresaburuen aurrean, nahita, eta ikusten dira erreakzioak.

  • Zer erreakzio?

Mutur batzuk ikusten ziren. Ez dit batere axola.

  • Kazetariekin izan duzu gorabeheraren bat, ezta?

Ni ez naiz izango nire buruaren itzultzaile, hori garbi dago. Euskaraz esaten dudana euskaraz esaten dut, eta erdaraz esaten dudana erdaraz. Hortik aurrera bakoitzak ikusiko du bere lana nola egiten duen. Nekez ulertzen dut nik adierazpen batzuk euskaraz egin eta medioek eskatzea nik itzultzeko. Lotsagabe eskatzen didate gainera: «Ahora digalo en castellano». Ulertu behar dute etxe honek hizkuntza anitzetan komunikatzen duela, eta komunikazioa jarraitu nahi duenak hizkuntza gaitasun jakin batzuk behar dituela.

  • Jokaera horri eusten badiozu Diputazioko informazioa jarraitu behar duten kazetari guztiek euskaldun izan beharko dute.

Elebidunak izan beharko dute. Eta espero dut, horregatik kritikak jasotzen ditudanean, Berriaren iritzi editoriala nire alde egotea.

Erantzunak

Lurra
2003-07-24 : 10:30

Askotan politikariak eta pertsona publikoak oro har kritikatzen ditugu euren hizkuntzagazko jarrerak direla eta. Holako pertsonek eredugarriak izan behar dabela kaleko jentearentzat sinisten dogu eta euskara konplexu barik erabili behar dabela.



González de Txabarri jauna izan daiteke eredu horietakoa, azkenean, esandakoari eusten baldin badeutsa. Azkeneko proba, Aznarismoaren aldetik kritikak jasotea ala ez. Horrek esango dau bide onean dagoen ala ez.

Koldo Navarro
2003-08-30 : 16:47

> Berriak atzo kaleratu Gipuzkoako Diputatu Nagusiari egin elkarrizketa ezin interesgarriagoa izan da.

> Ondo esanak eta, zer esanik ez, hobeto EGINAK kontuan hartzen direla erakutsiz hona hemen nire lekukotasuna. Zorionak eta eutsi bide horri (euskarari dagokionean; beste kontuak...). Hona hemen berak esandako zenbait gauza:

>

> "Nahiko nuke euskaltzaleek igartzea diputatu nagusia euskaltzale koherentea dela. Nire agerpenetan hizkuntzen erabilerari buruz orain arteko jarrera ezberdinak hartu ditut, eta kontraesanak sortzen dira nahigabe. Batzar Nagusietako aurreneko agerraldian erdaraz egin nuen zati nagusiena, bigarrenean euskaraz, eta Jesus Mari Alkainen omenezko ekitaldian dena euskaraz egin dut enpresaburuen aurrean, nahita, eta ikusten dira erreakzioak.

>

> - **Zer erreakzio**?

>

> Mutur batzuk ikusten ziren. Ez dit batere axola.

>

> - **Kazetariekin izan duzu gorabeheraren bat, ezta**?

>

> Ni ez naiz izango nire buruaren itzultzaile, hori garbi dago. Euskaraz esaten dudana euskaraz esaten dut, eta erdaraz esaten dudana erdaraz. Hortik aurrera bakoitzak ikusiko du bere lana nola egiten duen. Nekez ulertzen dut nik adierazpen batzuk euskaraz egin eta medioek eskatzea nik itzultzeko. Lotsagabe eskatzen didate gainera: «Ahora digalo en castellano». Ulertu behar dute etxe honek hizkuntza anitzetan komunikatzen duela, eta komunikazioa jarraitu nahi duenak hizkuntza gaitasun jakin batzuk behar dituela.

>

> - **Jokaera horri eusten badiozu Diputazioko informazioa jarraitu behar duten kazetari guztiek euskaldun izan beharko dute.**

>

> Elebidunak izan beharko dute. Eta espero dut, horregatik kritikak jasotzen ditudanean, Berriaren iritzi editoriala nire alde egotea.

Erantzun

Sartu