Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskara Nafarroako webgune ofizialetan, hobekien gordetako sekretua

Añaut Kalles
2003-06-30 11:06

Nafarroako zenbait erakundek, Iruñeko Udalak adibidez, beren webguneak euskaraz dauzkate. Azken batean, euskararen ordenantza indarrean dago. Baino euskarazko bertsio hura hobekien gordetako sekretua da. Inon ez baita estekarik agertzen.

Bai, Iruñeko Udalaren helbidea idatziz gero ( www.pamplona.net ) erdarazko orri bat irekiko zaizu. Han ez zaizu inondik inora agertuko euskaraz ikusteko aukerarik badagoenik.

Internauta trebeak, ordea, ohartuko dira Iruñeko udalaren orriko helbidearen marran hauxe agertzen dela:
http://www.pamplona.net/VerPag.asp?IdPag=1285&Idioma=1

Eta, orduan bateon batek galdera egin lezake: “Idioma=1? Zer erran nahi du honek? Zer gertatuko da hori aldatu eta “Idioma=2” idazten badut? Saiatu eta, horra! euskaraz agertzen da:
http://www.pamplona.net/VerPag.asp?IdPag=1285&Idioma=2

Agi denez, euskararen ordenantzak (aitzineko herriko etxe batek onartu zuena) indarrean segitzen du; eta udalaren informazioa euskaraz ere ematera behartzen ditu. Baina ahalik eta era ziztrinenean egiten dute, estalpean igaro dadin saiatuz. Gero erraten ahal izateko inork ez duela euskarazkoa bisitatzen.

Gaitzerdi! Nafarroako Gobernuak hori ere ez du egiten.

Antzera jokatzen duen bertze erakunde bat Nafarroako lurralde informazioko erakundea da, SITNA.

Erakunde honek Nafarroako lurrak zerutik ikusiak eta hiru dimentsiotan ikusteko aukera ematen du. Baina euskaraz egiten ahal izateko goiko marran dagoen cas bat aldatu eta eus bat ezarri behar duzu. Honela:

Mapa bat ikusten honelako helbide bat agertzen bazaigu: http://sitna.cfnavarra.es/navegar/?lang=cas

Bihur ezazu honetan: http://sitna.cfnavarra.es/navegar/?lang=eus

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu