"Euskal Herria" hitza erabiltzearen alde Iztueta kontseilaria
Hezkuntzako kontseilari Anjeles Iztuetak esan du: Erakunde sozio-kultural moduan erabiltzen den "Euskal Herria" kontzeptua erabiltzearen alde egingo duela. Eskola testuetan, beraz, ikusi ahal izango da Euskal Herria. Iztuetak dioenez, "hitz hori bada eta Gernikako Estatutuan ere erabiltzen da".
Seguruenik hautsak harrotuko ditu esandakoak, izan ere, ez da geratu erdizka Iztueta anderea. Gaineratu du: Sinestezina da Madrileko Gobernuak eta PPk errealitate sozio-kulturalaren kontza jardutea.
Hau dena historia eta geografiako testu liburu batzuen ondotik etorri den ika-mika da. Gasteizko guraso batzuek egin dute eskaera: kendu ditzatela testu horiek, izan ere, kontraesana sortzen dute historiari geografiari eta eskubide estatuari dagokionez.
Euskal Herria kontzeptuaren gainean jardun da Sustatun. Nabarraldeko jendeak badu bere arrazonamendua termino horien gainean. Gaizka Arangurenek dioenez, inoiz izan bada euskaldun guztion egitura politiko bat, hori Nafarroa izan da.
Goienkariak egindako elkarrizketak galdera ere egiten zaio Arangureni kontzeptu horien gainean:
- EAE, Euskadi, Euskal Herria eta orain Nafarroa. Gauzak argitu ala nahastu egingo ditu?
Gure asmoa kontuak argitzea da, oso nahastuta daude-eta. Politikari askok, dauden tokiaren arabera, Euskadi berbari ematen diote esanahi bat edo beste bat. Euskal Herria kontzeptua politikoki erabiltzen hasi gara azken 20 urteotan, hain zuzen, Euskadi hitzak jasan duen prostituzioagatik. Kontua da, orain, Euskal Herria kontzeptuari ere gauza bera gertatzen ari zaiola. Euskal Herria kontzeptua euskararen herria izendatzeko erabili izan da historian, baina hori ere ez da oso zuzena; izan ere, euskararen herria izateari aspaldi utzi zioten hainbat eskualdek, eta ez euren borondatez, seguruen. Elkarrizketa guztia hemen.
Erantzunak kargatzen...